El ambiente rural protagonista el Día de Santiago
Descripción
Eventos / concursos / Día de Santiago / concurso de sidra / concurso de queso / concurso de ganado / Azpeitia / 23 sidrerías / Herrerue ganador / Baserri Eguna
azpeitia evento ganador concurso
Ficha
- Autor: ELI AIZPURU
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-07-26
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005829
Texto completo
Blonda txapelketa edo gazta eta nola ez, sagardo lehiaketa egin ziren. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen eta herriko jaiei hasiera ezinhobea eman zitzaien. Beste behin, Santio egun jendetsua izan zen Azpeitian. Gauean eta goizaldean izandako trumoiak alde batera laga eta goiz eguzkitsuari lekua egin zieten, prebisio guztiei kontra eginez. Sagardoa edateko eta txekor erre edo hegaluze eta gazta pintxoak dastatzeko goiz paregabea atera zuen. Dantzan hasi zuten eguna. Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeko kideek Nafarroako banderari omenaldia eskaini zieten Plazan. Baserritarren eguna izanda, baserri munduko produktuekin eta bizimoduarekin erlazionatutako lehiaketa ugari zeuden. Izan ere, San Tomas Egunean, neguko lehiaketak badira, udakoak daude Azpeitian santiyo egunean. Eta atzokoan ere, 42.nez, Sagardo Lehiaketa; XVI. Gazta lehiaketa eta bi urtean behin egin ohi den Euskal Herriko Blonda txapelketa, 19.a oraingoan, ospatu ziren. Bazegoen bai zer ikusia bazterretan! Herrerue, nagusi Azpeitiko Sagardo lehiaketa Euskal Herriko lehia zaharrena da. 23 sagardogilek hartu zuten parte oraingoan ere, plazako arkupe bakoitzeko upategi bat. Bi lehia izan ohi dira. O1ziala edo epaimahaikideek egin ohi dutena eta herritarren edo elkarteena. Hala, Astigarragako Herrerue sagardotegia nagusitu zen, 129 punturekin. Gustura hartuko zuen albistea bertako nagusi Iñaki Irigoienek. Izan ere, aita izan zen eta noski, ezin izan zuen Azpeitian egon. Ordezkari batek jaso zuen saria. Bigarren postuan, 126 punturekin, Hernaniko Altzueta sagardotegia sailkatu zen eta Alorrenea izan zen hirugarrena (Astigarraga), 125 punturekin. Elkarteek edo herritarrek eman ohi duten saria Petritegi sagardoregiarentzat izan zen. Gazta onena, Urbiakoa Idiazabal jatorri deituradun XVI. Gazta Lehiaketa ere ospatu zen eta saria Olaberria-Urbiako Aizpea gaztandegiarentzat izan zen. Ipiñaburuk eraman zuen bigarren saria Zeanurira eta hirugarren postuan, Beizamako Patxi Otaegi sailkatu zen. Blonda dotoreenak Euskal Herriko Blonda arrazako bururik dotoreenak ere Azpeitian ziren atzo. Astotegitik hasi eta Zelai Luzen zehar abere ugari ikusteko aukera izan zuten herritarrek eta bertara hurbildu zirenek. Orioko Longa baserriko Jose Angel Zendoiaren ganaduek izan zuten arrakastarik gehien Azpeitian bi urtean behin ospatu ohi den Euskal Herriko Blonda txapelketan. Izan ere, Longa baserrikoa izan zen behi txapelduna eta baita talde hoberenaren saria ere. Aberekingo saria ere berak eraman zuen. Zezen txapelduna aldiz, Markina Xemeingo Illaspe baserrikoa izan zen. Azpeitiko baserritarrek ere hartu zuten parte lehian eta sail desberdinetan emandako sarietan aurrean ibili ziren. Honela, 4 sari etxeratu zituen Eizmendi baserriko Lucia Orbegozok eta beste bi Agite baserriko Antonio Olaizolak. Festa giroak egun guztian zehar jarraitu zuen. Arratsaldean errekortariak izan ziren zezen plazan eta kantu poteoan ere aritu ziren herritarrak. Gaur ere festak jarraituko du. 10:30etik aurrera, XXXIII. Usakume Tiro Txapelketa izango da Lapatxen, Ollagorra Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta. 12:30ean, herri kirol ikuskizuna dago, Perez Arregi plazan. Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' eta Joxe Felix Zubizarreta, aizkoran, eta Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria harriarekin, ariko dira.Arratsaldean, 16:00etan hasita, 34. Inazio Deunaren Txirrindularitza Saria jokatuko da, kadete mailan. Eta, 18:30ean, marea arroxa olatuaren sorrera izango da. Luntxa ere egingo dute. Afaria dago gero Azoka plazan eta Emon taldearen kontzertuarekin amaituko da eguna.