Sagardoaren lurraldea

En el Día de Santiago , concurso de sidra, queso o concurso de ganado

Descripción

Eventos / concursos / Día de Santiago / concurso de sidra / concurso de queso / concurso de ganado / Azpeitia / programa

azpeitia programa evento concurso

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-07-22
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005828

Texto completo

Loiolatxo, Landeta eta Goikabi elkarteek antolatuta, 23 upategi izango dira berrogei ta bigarrena izango den Sagardo lehian. Horrez gainera, txahal errea, gazta edo hegaluzea dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Santio Eguna arrimatzen ari da eta horrekin batera Baserritarren Eguna ospatzeko azken ukituetan murgilduta daude antolatzaileek. Sagardoa izango da protagonista ostiralean, uztailak 25. Eguerdiko 12etatik aurrera, 23 upategietako zukuak probatzeko aukera izango dute herritarrek eta lehiaketa ere hasiko da. Euskal Herriko Sagardo Txapelketarik zaharrena izanik, asko dira Azpeitian plazaratu nahi duten upategiak baina «inork laga ezean, lekurik ezin egin. Arkupe bakoitzeko sagardo-etxe bat ipini ohi baita», adierazi dute txapelketa antolatzen duten Loiolatxo, Landeta eta Goi-kabi elkarteetako kideek -Udalaren, Añota sagardotegiaren eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen babesarekin-. Bi sagardo lehiaketa egingo dira aurtengoan ere. Ofiziala, batetik, zortzi laguneko epaimahaiak emandakoa; eta, bestetik, herriko elkarteek adostutakoa. Antolatzaileek esan dutenez, «aurten ere ez dugu emakumezkorik animatu epaile lanetarako», beraz, deialdia luzatuta dago hurrengo urterako. 3.000 sagardo botila inguru ipiniko dituzte eskura herritarrek edan dezaten eta sagardoa agortu arte edan ahal izago dute, «30.000 trago inguru». Hiru euroko prezioa izango dute edalontziek. Aurrez edalontzia eskuratuta, nahi adina trago egin ahal izango da. Edariaz gain, jatekoa ere izango da. Hegaluzea edo atuna eta txahal pintxoak eskainiko dituzte, euro eta erdian. Dirua, urtero bezala, misio egitasmoetarako erabiliko da. Sagardo lehiaketaz gain, XXVI. Gazta txapelketa ere jokatuko da eta Idiazabal eta Artzai Gazta izendapenetako jakiak aurkeztuko dituzte Azpeitira hurbilduko diren 26 artzainek. Horrez gainera, bi urtean behin Euskal Herriko Blonda ganadu txapelketa jokatu ohi da Udalak eta Foru Aldundiak antolatuta, eta ostiralean blondek hartuko dute baita ere Azpeitia. 85 buru aurkeztuko dira hamaisegarrena izango den edizio honetara. Euskal Herriko puntu desberdinetako baserritarrek hartuko dute parte, halanola, Aretxabaleta, Markina, Orio edo Gernika. Azpeitiko hiru baserritar ere izango dira tartean etxeko buru onenekin lehian.