Las Magdalenas del barrio de Alegi comenzarán mañana con la fiesta de la sidra
Descripción
Eventos / otros / fiestas de las Magdalenas / barrio de Alegi / fiesta de la sidra / Ezkio-Itsaso / programa
otros programa evento ezkio itsaso sagardo egunak
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-07-17
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005826
Texto completo
Hiru egunetan zehar txiki eta handientzako ekintzak egongo dira; asteartean, egun handia, amaituko dira. Sagardo festak emango die bihar arratsaldean Alegi auzoko Madalena jaiei hasiera eta hiru egunetan zehar ekintza desberdinak aurrera eramango dira bertan, txiki eta helduek gozatu dezaten. Arratsaldeko 19:30etan, aurrekoetan bezala, sagardo desberdinak dastatzeko aukera egongo da plazan, bertan prestatutako pintxo ederrak ere izango ditugularik. Ondoren, gaueko 21:00etan, ohikoa den Dantzaki taldearen dantza erakustaldia hasiko da: salsa, pasodoblea, tangoa... Ondoren, sagardo festaren jarraipen gisa, Afari Herrikoia izango dugu, sagardoa eta pintxoei oilaskoa gehituz. Gaueko giroa alaitzeko Joselu anaien dantzaldiaz gozatuko dugu eszenatokian. Larunbata Larunbatean arratsaldeko 16:00retan aurrera egingo dute jaiek, Mus Txapelketa ospatuz; eta 21:00etan, Herria Afaria izango da, honetan parte hartzeko izena eman eta tiketak ohizko tokietan erosi beharko direlarik; honetan ere trikitixa ez da faltako.