Desgustación de sidra y romería, para comenzar las fiestas del barrio de Martindegi
Descripción
Eventos / otros / fiestas de Martindegi / degustación de sidra / romería / bar de Oialume / sidrerías / programa
degustación programa romería hernani sidra sidrería
Ficha
- Autor: MARÍA CORTÉS MANJARRES
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-07-03
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Código: NA-005816
Texto completo
Programazioaren barruan, larunbatean, ohiko bazkaria egingo dute, eta txartelak salgai daude iadanik, Oialumeko tabernan. Martindegi auzoan, San Fermin festak ospatuko dituzte aurten ere. Ostiralean hasiko dira jaiak, eta lau egunez luzatuko dira Hernaniko zonalde honetan. Adin eta gustu guztietara egokitutako egitaraua prestatu da, ondo pasatzeko helburuarekin. Alkandora txuri eta zapi gorriz jantziko dira bizilagunak Martindegi inguruan ostiral arratsaldetik aurrera. Kalejirak emango dio hasiera festei ostiralean. Buruhandiak eta tortila dastaketa izango dira, girotzeko. Eta iluntzean, urteroko sagardo dastaketa. Inguruko hamahiru sagardotegitako sagardoa probatzeko aukera egongo da, besteak beste, Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione sagardotegikoak. Eguna bukatzeko dantzaldia antolatu dute Izer eta Alabier taldearekin. Baina beti bezala, asteburua izango da festetako ardatza. Larunbatean auzo bazkaria izango da, ekitaldi nagusia dena. Txartelak salgai daude iadanik, Oialume tabernan. Gaueko ekintzen artean, XIII. abere dema eta dantzaldia, oraingo honetan Laiotz auzotarrekin. Igandera begira, aizkolariek eta harrijasotzaileek jarriko dute giroa euskal festan. Bertsoak eta musikak ere izango du bere lekua, bertan izango baitira Egaña eta Arzallus. Eta Martindegi auzoko San Fermin festak ondo bukatzeko, astelehenean, umeak izango dira protagonista beraientzako ekintzekin.