Sagardoaren lurraldea

Han organizado para el sábado en Durango el I Sagardo Eguna

Descripción

Eventos / I Sagardo eguna / Durango / 14 bares / sidra / pinchos / asociación Dendak Bai

evento pincho sagardo egunak sidra

Ficha

  • Fuente: Anboto
  • Fecha: 2014-07-02
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005808

Texto completo

Herriko hamalau tabernek parte hartuko dute sagardo egunean. Eguerdiko poteoan sagardoa eskainiko dute pintxo batekin, 1,10 euroren truke. Bizkaiko sagardotegietako sagardoa izango da. Dendak Bai elkarteak HAZI fundazioaren laguntzagaz prestatu du sagardo eguna. Eusko Labeldun sagardoa eta pintxoak izango dira beraz. Honako tabernetan egingo dute eskaintza: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugbym Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako igerilekua. Goizean zehar 6.000 sagardo trago eta 3.000 pintxo banatzea espero dute. Pintxoak txorizodunak edo gildak izango direla azaldu dute. "Merkataritza eta ostalaritza erlazionatzeko aukera berri bat" da zapatukoa Dendak Bai elkartetik azaldu dutenez. Hain justu, zapatuan hasiko dituzte elkarteko denek uztaileko merkealdiak.