La sidrería Gartziategi entre las finalistas
Descripción
Eventos / concursos / XIII Concurso de Sidra de Gipuzkoa / Diputación Foral de Gipuzkoa / sidra / características / sidrerías Gaztañaga, Gartziategi, Altzueta, Aburuza, Izeta y Saizar / finalistas
sidrería aburuza sidrería altzueta características sidrería gartziategi sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso sidra sidrería saizar
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-06-07
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005804
Texto completo
Diputazioaren Sagardo Lehiaketako finala izango da gaur eta Astigarragako Gartziategi sagardotegiak eskuratu dezake txapela. urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak Sagardo Lehiaketa antolatu du. Gipuzkoako 30 sagardotegik hartu dute parte (Astigarragatik seik) eta 6 iritsi dira finalera. Tartean dago, Astigarragako Gartziategi sagardotegia. Finala gaur izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. Lehiaketa honekin, Diputazioaren helburua da, sagardogilearen elaborazio lana baloratzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik begiratuta. 3.000 euro eta txapela Aurreneko hiru onenentzat izango dira sariak. Irabazleak, 3.000 euro eta txapela eskuratuko ditu, besteak beste. Bigarrenak, 1.500 euro eta garaikurra. Eta hirugarrenak, 1.000 euro eta garaikurra. Finalistak, 6 herritakoak Sei herritako sagardotegiak iritsi dira finalera. Gartziategiz gain: Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Gaztañaga (Andoain), Izeta (Aia) eta Saizar (Usurbil).