Han presentado el corcho escanciador
Descripción
Sidra / corcho escanciador / presentación / sidrerías Petritegi, ola y Oiharte / botella / Prior Cork / botella / Astigarraga / Irun / Zerain
astigarraga presentación botella corcho escanciador ola sidrería ola sidrería petritegi prior cork sidra zerain
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-06-04
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005801
Texto completo
Kortxo berri honekin lortu nahi da, kontsumitzaileari sagardoa ondo zerbitzatzeko modua erraztea. Praktikoa izateaz gain, birziklagarria eta sagardoaren kalitaterako egokia dela azaldu zuten. Astigarragako Petritegi, Irungo Ola eta Zeraingo Oiharte sagardotegiek kortxo eskantziadorea aurkeztu zuten atzo. «Jakinekoa da, sagardoa ondo zerbitzatzeak sagardoaren zaporea eta gainerako ezaugarriak hobetzen dituela. Hori horrela, kontsumitzaileari sagardoa ondo zerbitzatzeko modua jarri nahi izan diogu. Eskantziadore sinple bat baino gehiago da. Kortxo berezi bat da. Kortxo normala alde batetik, baina edozein mahaitan sagardoa egoki zerbitzatzeko aukera ematen duena. Honek, guztion eskura jartzen du sagardoa, esperientziarik ez duenari ere bai», azaldu zuten. Bezeroarentzat praktikoa izateaz gain, beste hainbat ezaugarri on ere badituela azaldu zuten: «kortxo hau sintetikoa da, sagardoaren kalitatea mantentzeko egokiena zelako. Sintetikoa izanda, birziklagarria da; ontzi arinetara botatzea besterik ez dago. Garbia da, eta botila behin baino gehiagotan irekitzea errazten du». Prior Cork enpresak sortu du proiektua. Botila guztiek izango dute sistema hau. Nola zerbitzatzen den ikusteko, bideoa interneten.