El origen sidrero de las sidrerías (Raices de un pueblo)
herri baten erroak historia sidrería
Ficha
- Autor: Sagardoetxea
- Fecha: 2009-01-01
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000058
Texto completo
Elkarte gastronomikoen sagardotegi jatorria Gastronomia euskal gizartearen ardatz nagusietako bat izan da eta elkarte gastronomikoek berebiziko garrantzia izan dute jendea biltzeko, gertaera ezberdinak ospatzeko eta sozializaziorako leku gisa. Rafael Aguirre Francoren “Las sociedades Populares” liburuak, elkarte gastronomiko hauek azken urteotan izandako bilakaera jasotzen du, eta elkarte hauen sorrera, garai batean hiritarrak biltzeko funtzioa betetzen zuten sagardotegien gainbeherarekin harremantzen du. Liburu honi erreferentzia eginez, elkarte gastronomiko hauen jatorria Donostian kokatu behar degu, pasa den mendearen erdialdean. 1863. urtean harresiak bota ostean, herrialde berri bat jaio zen eta honek gizarteko segmentu bakoitza bereiztea ahalbidetu zuen espazioen banaketa ondorioztatu zuen; hala, burgesiak kasino eta kafetegietan gozatzen zuen bere aisialdiaz, eta herritar xumeagoek, sagardotegi eta tabernetan. Garai haietako sagardotegiak etxeetako sotoetan kokatzen ziren eta leku hotzak eta ilunak izaten ziren. Sagardoa gordetzen zuten kupelak ilunantzean egoten ziren eta atzekaldean portutik ekarri berritako sardinak erretzen zituzten. Sagardoetxea Museoan badugu Astigarragak hiriko sagardotegi hauek hornitzen bete zuen funtzioaren daturik, bai muztioaren ekoizpenarekin, bai karreto-barriketan hirira egiten zen garraioarekin ere. Baina pixkanaka ardoaren kontsumoa zabalduz joan zen biztanleriaren artean, eta honek hiriko sagardotegi hauen galera ondorioztatu zuen, bezero fidelak kanpora atera behar izaten baitzuen hain maitea zuten sagardoa dastatu ahal izateko. Egoera honek gaur egun hain ezagunak ditugun elkarte gastronomikoen sorrera ahalbidetu zuen, eta jakin badakigu, garai haietako hiriko sagardotegietan dutela beren jatorria. Ezin uka genezake, beraz, sagardo munduak gaur egungo gizarteri egin dion ekarpen kultural, gastronomiko eta soziala. Herri baten erroak dira. Txotx!