Sagardoaren lurraldea

"Antiguamente había muchas sidrerías en la parte vieja de Tolosa"

Descripción

Sidrerías / sidrería Txaparro / sidra / historia / txotx / Tolosa / familia Garikano / degustación de sidra / Tolosaldea Garatzen / entrevista

degustación entrevista historia sidra sidrería tolosa tolosaldea garatzen txotx

Ficha

  • Autor: Marta San Sebastián
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2014-06-11
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005793

Texto completo

Garikanotarrek Letxuga kalean duten Txaparro sagardotegi zaharrean sagardo kata berezi bat egingo dute larunbatean. tolosa - Umorea ez du falta Xabier Garikanok eta aspaldiko kontuez berriketan aritzeko freskotasuna ere soberan du. Eta aspaldikoa da Garikanotarren Txaparro sagardotegia. 45 urtez itxita egon ondoren, larunbatean ateak zabalduko ditu iraganeko oroitzapenen gotorleku den Letxuga kaleko txoko honek. Bertan sagardo kata bat antolatu du Tolosaldea Tour turismo bulegoak eta, bide batez, Tolosako historia ezkutuan barneratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Noizkoa da Txaparro sagardotegia? - Sagardotegia dagoen etxeak 140 urte ditu eta 45 urte dira sagardotegia itxi zela. Hala ere, guk bere horretan mantendu dugu, zegoen bezalaxe. Prentsatzeko makineria, egurrezko kupela zaharrak... dena dago. Garai hartan ohikoa zen Tolosako alde zaharrean sagardotegiak egotea. Gure aitak 28 sagardotegi zeudela Tolosan esaten zuen eta nik Jesus Intxausti Uzturreri entzuna diot 47 ere izan zirela. Asko dira, baina garaia hartan sagardoa eguneroko edaria zen, ardorik ez zegoen eta tabernarik ere ez. Bertan egiten al zen sagardoa? - Bai, sagarrak zakutan ekartzen ziren gurdian. Zakuek bere neurria zuten eta gurdi bat sei zaku ziren. Hemengo sagarrarekin egiten zen, baina gero miseria handia zegoen eta sagarra kanpotik ekartzen hasi ziren; Eskoziatik, Asturiasetik, Galiziatik... Sagardotegira joateko ohitura handia al zegoen? - Gaur egungo txotxik ez zen egiten orduan, oso ezberdina zen. Kupela bat irekitzen zen eta bukatu arte hortik edaten zen. Gizonezko asko biltzen zen sagardotegian, berriketan eta kontu kontari. Emakume bat egoten zen kupela ondoan eserita sagardoa ateratzen edalontzietan eta zerbitzatzen. Pertza bat egoten zen urarekin eta han garbitzen ziren edalontziak. Orduan ez zen gaitzik! Edalontziak klarionarekin apunta-tzen zen kupelean eta edandakoa ordaintzen zen. Jendea sagardo bila ere etortzen zen eta gero ere botilan eramaten zuten. Gaur egun mantentzen al da beste sagardotegi zaharrik? - Gaur egun ez. Gure aitonak gaur egun Corazonistas dagoen lekuan zuen Txaparro sagardotegia. Ondoren kendu egin zuen eta Arramelen beste sagardotegi bat egin zuen eta Letxuga kaleko beste bat. Gure aita erbestean izan zen Frantzian bost urtez eta itzuleran sagardotegi honen jabe egin zen. Hamar bat urtez martxan izan zen, baina ondoren bakoitza bere lanean hasi ginen. Orain itxita dago, baina familia giroan erabiltzen al duzue? -Bai, noski, Inauterietan biltzen gara eta Errege egunean Garikanotar guztiak elkartzen gara bazkarirako, 50 inguru, eta musikarik ez da falta-tzen! Tolosarrek ba al dakite sagardotegi hau mantentzen dela Letxuga kalean ezkutatuta? - Jendeak ez daki ezkaratzean sartu eta sagardotegi hau dagoela, baina egia esan erakartzeko ere ez dugu ezer egin. 50 urtez azpiko jendeak ez daki sagardotegi hauek egon zirela alde zaharrean. Gure asmoa, hala ere, ez da museo moduan erabiltzea. Zer iruditzen zaizue sagardo kata bat egiteko ideia? - Ideia polita da! Jendeak txoko hau ezagutzeko aukera izango du eta guk azalpen batzuk emango ditugu an-tzinako sagardotegien inguruan. Mikel Garaizabal enologoa izango da eta Tolosaldeko sei sagardo dastatuko dira. Bi txanda izango dira, sarrera mugatuarekin, 11.00etan eta 12.15ean. Izen emateko: 943 697413 edo tour@tolosaldea.net.