Sagardoaren lurraldea

La sidra Saizar, finalista en el XIII Concurso de Sidra de la Diputación Foral

Descripción

Eventos / concursos / XIII Concurso de Sidra de Gipuzkoa / Diputación Foral de Gipuzkoa / sidra / sidrerías Gaztañaga, Gartziategi, Altzueta, Aburuza, Izeta y Saizar / finalistas / participantes

sidrería aburuza sidrería altzueta evento sidrería gartziategi sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso participantes sidra sidrería saizar

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2014-06-04
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005791

Texto completo

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko XIII. Sagardo Lehiaketako finala ospatuko da larunbat eguerdian, ekainaren 7an, 12:00etan hasita, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean egingo den dastaketan. 30 sagardogile aurkeztu dira ekimenera, haietatik sei heldu dira finalera. Usurbilgo Saizar eta beste bost sagardotegi: -Adunako Aburuza. -Hernaniko Altzueta. -Astigarragako Gartziategi. -Andoaingo Gaztañaga. -Aiako Izeta. -Usurbilgo Saizar. Azken hitza, ostalari, sagardogile, enologo edota Fraisoroko dastatzeko taldeko kideek osaturiko epaimahaiak izango du. Txapeldunak, 3.000 euro garaikurra eta bordatutako txapela irabaziko ditu. Txapeldun ordeak, 1.500 euro eta garaikurra. Hirugarren sailkatzen denak, 1.000 euro eta garaikurra. Txapelketak bi helburu nagusi ditu; sagardogileen elaborazio lana baloratzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik baita analitikotik ere. Gipuzkoako sagardotegiek parte har dezakete txapelketan. Aipatu moduan, 30 ekoizle aurkeztu dira lehiara, 14 udalerri desberdinetakoak: 1 Abaltzisketakoa 1 Adunakoa 1 Aiakoa 1 Andoaingoa 6 Astigarragakoak 7 Hernanikoak 1 Irungoa 1 Lizartzakoa 1 Oiartzungoa 1 Donostiakoa 1 Tolosakoa 3 Urnietakoak 3 Usurbilgoak 2 Zeraingoak