El Txakolingune de Bakio ha tenido 1.500 visitantes en tres meses
Descripción
Museos / Txakolingune de Bakio / txakolí / visitantes / Consejo Regulador del Txakolí de Bakioko
Ficha
- Fuente: kulturklik.euskadi.net
- Fecha: 2014-06-16
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005789
Texto completo
Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak jakinarazi ditu Txakolingunearen jarduera eta funtzionamenduari buruzko datuak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskara eta Kultura Batzordean. Txakolinaren Interpretazio Zentroa abian jarri zenetik, 1.500 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute. Miren Josune Ariztondok jakinarazi du 2014ko martxoaren 19an ireki zenetik hiru arlo hauetan jardun duela Txakolinguneak: bisitak hartzea, zabalkundea egitea eta jarduerak antolatu eta egitea. Abian jarri zenetik hona, 1.500 bisitari izan ditu zentroak; gehienak Uribe Kostakoak izan dira, baina baita Bizkaiko gainerako lekuetakoan ere. Txakolinaren Interpretazio Zentroaren helburua da txakolinaren kultura zabaltzea; horretarako, txakolinari lotutako hainbat kolektiborekin egin dira bilerak (Bakioko upeltegiak, Jata Ondoko landa-garapenerako elkartea eta Bakioko Txakolinaren Deituraren Kontseilu Arautzailea). Jardueren programari dagokionez, zientziari buruzko tailer bereziak eta artista lokalen erakusketak egin dira. Txakolingunean, bestalde, Bizkaiko museoen bilera egin da, bai eta Euskal Kostaldeko Museoen koordinazio-mahaiaren bilera ere. Zentroaren kudeaketa dela eta, Miren Josune Ariztondok esan du martxoaren 19tik BizkaiKOA erakundea arduratzen dela Txakolingunearen kudeaketaz, Itxas Lehor S.L. sozietatearen bitartez. Sei hilabetez izango du ardura hori, harik eta zerbitzua behin betiko adjudikatu arte (orain, zerbitzu horretarako pleguak egiten ari dira). Kulturako foru diputatuak adierazi duenez, Txakolingunean jarraitu den prozedura proiektu sortu berrietan erabiltzen den prozedura bera da, proiektu horietan beharrekoa baita errealitatean saioak egitea eta kontratazio-pleguak zehaztea; antzera egin da beste proiektu batzuetan:Santimamiñe, Sopela eta Barakaldon. Ariztondok gaineratu du antzeko egoera batzuetan esperimentazio-aldiak balio izan duela behin betiko adjudikaziorako pleguaren baldintza teknikoak, giza baliabideak eta baldintza ekonomikoak zehazteko.