Sagardoaren lurraldea

Mañana comienzan las fiestas de Larratxo

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / Larratxo / Fiestas de Larratxo / programa

programa evento sagardo egunak

Ficha

  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2014-06-04
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005788

Texto completo

Txupina eta festen hasierako traka piztuko dute 19:30ean. Haurrentzako ikuskizun bat, pintxo potea, txupina, zezen suzkoa, erraldoi eta buruhandiak… Larratxoko festak hasiko dira bihar, eta ostegunean indartsu hasiko dira. Arratsaldean, 19:30ak aldera piztuko dute txupina, eta orduan murgilduko dira jaietan larratxotarrak, igandea arte. EGITARAUA Osteguna, ekainak 5 18:30. Haurrentzako ikuskizuna Josu Artetxe plazan. 19:00. Pintxo potea. 19:30. Txupina eta festa hasierako traka. 20:30. Zezen suzkoa Josu Artetxe plazan. Ostirala, ekainak 6 11:00. Toka, bote eta igela txapelketa auzoko jubilatuentzat, eskolako jolastokian. 17:30. Auzoko elkarteek antolatutako haurrentzako txokolate jatea, bizkotxo eta opilekin, Josu Artetxe plazan. 18:00. Irrien Lagunak-en Arrantzara dantzan ikuskizuna, Josu Artetxe plazan. 19:00. Poteo dotorea batukadarekin, Josu Artetxe plazatik. 19:30. IX. Pala Txapelketaren finala, Txirritako Imanol Gomez pilotalekuan. 19:30. Txikientzako erraldoi, hankaluzeak eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin. Kalejiraren ondoren, Zezen Suzkoa irtengo da. 20:45. Ia doako sardina jatea eta saiheski jana, Josu Artetxe plazan. 23:00. Ikuskizuna Txingudi DJ-ren eskutik, Josu Artetxe plazan. 23:00. Pop-rock jaialdia, Rock Kam Broom eta Juss taldeekin, eskolako jolastokian. 00:00. Herri Danborrada Jatorrenak txarangarekin, auzoko kaleetan. Auzoko elkarteetan emango zaio hasiera. Larunbata, ekainak 7 11:00. Aitona-amonentzako hamaiketakoa, auzoko elkarteen laguntzarekin. 11:00. Toka eta bote txapelketa, Txirrita plazan. 12:00. Haur Danborrada. Txirrita plazan hasi eta eskolako jolastokian bukatuko da. 12:00. IX. Paella Txapelketa, Josu Artetxe plazan. Osagaiak eraman behar dira. 13:30. Paellen aurkezpena, Juan Mari Arzak sukaldariak zuzendutako epaimahaiaren aurrean. 16:00. Areto futbol txapelketako finalak. 16:00. Mus txapelketa, Lanbroa tabernan. 17:30. Eritrearen aldeko azoka txiki solidarioa, plazan. 17:30. IV. Inauteri Ikuskizuna, inguruko konpartsen eskutik. 18:00. Rafa Erentxunen dantzaldia aitona-amonentzat, Bellavistan. 20:00. Txikientzako erraldoi, hankaluzeak eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin. 21:00. Pintxo merkeak, Josu Artetxe plazan. 23:00. Metal Gaua Gabezia, Kudai, Helldam eta Evil Impulse taldeekin, eskolako jolastokian. 00:00. Kike Buguriren bakarrizketa, Bertsolari Elkarteko terrazan. 00:00. Cafe Irlandes taldearen dantzaldia, Josu Artetxe plazan. Zezen Suzkoa ezustean irtengo da. Igandea, ekainak 8 09:30. Diana auzoko kaleetan, Amarako Dultzaineroekin. 10:00. Xake partida azkarrak, plazan. 11:00. Herri Kirolak, Josu Artetxe plazan. 11:30. Sagardo Eguna, Josu Artetxe plazan. 12:00. XX. Arte Martzialen erakustaldia, Kimusubi Gimnasioaren eskutik, eskolako jolastokian. 14:00. Herri bazkaria. Zikiro jatea, plazan. 16:00. III. Play Station Txapelketa, Txirritako Josean tabernan. 17:30. II. Poker Txapelketa, Bertsolari Elkartean. 17:30. Haurrentzako sokamuturra eta pottokak, eskolako jolastokian. 18:00. Auzoko dantza taldeen ikuskizuna, Josu Artetxe plazan. 19:15. Erraldoi eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin. 19:30. El Sazal, Josu Artetxe plazan. 21:30. Festa amaierako azken traka, plazan.