Ganar sería muy importante para Altzueta
Descripción
Eventos / concursos / XIII Concurso de Sidra de Gipuzkoa / Diputación Foral de Gipuzkoa / sidra / características / sidrerías Gaztañaga, Gartziategi, Altzueta, Aburuza, Izeta y Saizar / finalistas / entrevista
sidrería aburuza sidrería altzueta entrevista características sidrería gartziategi sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso sidra sidrería saizar
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-06-07
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005786
Texto completo
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen txapelketan, Altzueta zazpigarren aldiz sartu da finalean. Finala, gaur. Altzueta sagardotegiak irabazi lezake gaur Gipuzkoako sagardo txapelketa, Foru Aldundiak azken 13 urtean antolatu duena, eta horrek asko emango lioke Altzuetari, Ibon Alkorta sagardogileak dioenez, «Batez ere, bezeroak poz hori izan dezan, irabazi duenaren alde apustu egin duelako». Gaur jokatuko da finala, goizean zehar, eta 30 sagardotegitik 6 puntuatuenak izango dira bertan: Altzueta (Hernani), Aburuza (Aduna), Gartziategi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Gaztañaga (Andoain), eta Izeta (Aia). Zazpi aldiz finalean Txapelketa 13 aldiz egin da, eta Altzueta 7 alditan iritsi da finalera. «Gu gara final gehiene- tara iritsi garenak», dio Alkortak. Hala ere, zorte pixka bat falta izan dute, hiru aldiz bigarren saria lortu baitute, eta behin hirugarren postua. Aurten, txapela lortzeak erabat borobilduko luke orain artekoa. «Merkatua pixkanaka sagardo afrutatura dijoa» Altzuetak bi gama egiten ditu, bat txotx garaian ona egongo dena, eta bestea aurrerago ona egongo dena. Alkortak adierazi dio Kronikari, beraiek zer sagardo mota bilatzen duten: «pixkanaka, sagardoa azidez gutxiagorekin nahi du jendeak, osasungarriagoa da, eta mer- katua ere afrutatura dijoa, txakolina eta ardoa bezala». Aurten txotxean izan duten mugimenduarekin eta orokorrean bezeroarekin oso gustora dago Alkorta, eta berak dio, saiatzen direla linea bat mantentzen, garantia bat emango diena bezeroari, beti kalitatezko produktua bilatuko dutela Altzuetan. «Sagardoa bizia da, eta aldatu egiten da urtetik urtera, baina pixkanaka linea hori lortzen ari gara».