Sagardoaren lurraldea

Mañana la XXV Fiesta de la Primavera de la mano de la asociación Girizia

Descripción

Eventos / XXV. Sagardo Eguna / Oartzun / competición manzana / Fiesta de la Primavera / degustación de sidra / programa / concurso de tartas / asociación Girizia

degustación evento oiartzun sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Goizarin
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-05-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005773

Texto completo

Baserritarrez jantzita parte hartzeko gonbidapena luzatu du antolatzaile taldeak. Urtero legez, maia-tzeko azkeneko asteburuan etorriko da aurtengo udaberri jaia. Bere baitan hartuko du XXV. Sagardo Eguna. Hortaz, bihar izango da aurtengoa eta Sagardo Egunaren XXV. urteurrena modu berezian ospatuko da. Oiartzuar guztiei eta bertara-tzen direnei baserritarrez jantzita parte hartzeko deia egin die antolatzaile taldeak. Aurtengoan ere egun osoko festa antolatu du Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak, Oiartzungo Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzarekin. «Egun guztiko egitarau berezi eta oparoa prestatu nahi izan dugu oiartzuar guztientzat», adierazi dute. Goizeko 11:00etan trikiti jirarekin emango zaio hasiera egunari. Gero, Oiartzungo baserrietako sagardo dastaketa egingo da. Iazko arrakasta ikusirik II. Sagar Tarta lehiaketa ere izango da. Parte hartu nahi dutenek goizeko 11:00etatik 12:00ak bitartean Kontzejupera eraman beharko du bere sagar tarta. Sagar lehia eguerdian Eguerdiko 12:00etan Sagar lehia izango da herriko gazteekin. Herriko eragileek prestatutako jokoak egingo dituzte, koadrila arteko lehia izango da, beraz, antolatu dena. Plaza inguruan sei joko desberdin egin beharko dituzte. Sagar lehia bukatu ondotik tarta txapelketako irabazlearen izena jakinaraziko da. Arratsaldean 17:30ean haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izango da, Euskal Herria plazan. Gero, 18:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari. XXV. urteurren honetan, lehendabiziko edizioa antolatu zutenek egingo dute txotx-aren irekiera. Oiartzungo plazara bertaratzen denak 15 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango du. Sagardo dastaketa amaitzearekin batera, Los Railes musika taldeak kontzertua eskainiko du Landetxe plazan 20:30ean. Afaria, aldiz, 21:00etan izango da, Kontzejupeko sagardotegian. Izan ere, udaletxe azpiak sagardotegi itxura hartuko du eta afari bikaina izango da 15 euroren truke. Txartelak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai. Azkenik, Girizia Elkarteak oiartzuarrak eta inguru herrietako jendea gonbidatu nahi du biharkoan parte har dezala antolatutako jai eder horretan. Era berean, «eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo Udaberri Jai eta Sagardo Egun hau antolatzen laguntzen ari diren guztiei».