Hoy terminan los Sanjuanes de Kalezar
Descripción
Sidrerías / sidrería Saizar / San Juanes / actividades / Usurbil / programa / desgustación de sardina y sidra
programa sidrería saizar usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-06-24
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005765
Texto completo
Pasa den ostiralaz geroztik jai giroa da nagusi Kalezarren. Udara iristearekin batera Belmonteko festak izan ohi dira eta aurten ere izan da zertaz gozatua, eta oraindik bertaratu ez direnek ere gaurkoan izango dute horretarako aukera. Ostiral arratsaldean auzotarrak izan ziren protagonista nagusiak. Bertako gazteen arteko jokoak izan ziren plazan. Sokatiran, korrika, lokotx biltzen, zaku lasterketan... denetik egin zuten bi taldeetan banatuta. Gauean, berriz, hainbat musika talderen doinuak entzun eta dantzatzeko aukera ere izan zen. Larunbat goizean, oilasko biltzaile txikiak izan ziren eguerdia bitartean oilasko biltzen aritu zirenak. Arratsaldean, berriz, mus txapelketaz gain, herriko dantzarien emanaldiak bereganatu zuen San Juan jaietako arreta. Belaunaldi desberdinetako dantzariak izan dira aurtengoan Kalezarren. Igandean, umeak izan ziren protagonistak. Goiz eta arratsaldez nahikoa jolas egiteko aukera izan zuten eta atzo, San Juan bezpera izanik, San Juan eskean ibili ziren. Gauean suaren inguruan bildu zelarik. Egun handia gaur Gaur da Kalezarko jaietako egun handia, San Juan eguna. Meza nagusia izango da goizeko 11:30etan eta ondoren, ohikoa den bezala, tokan ibiltzeko aukera izango da. 13:00etan Gorritiren Showa izango da. Arratsaldean buruhandiak izango dira 17:00etan eta 19:00etan azken urteetan ikuskizun handiasortzen duen ekitaldia: soka dantza. Jarraian sardina eta sagardo dastatzea iragarrita daude Saizar sagardotegiaren eskutik jaiei amaiera emateko. Jai hauetan urte hasieran gure artetik joan zen Jon Uribe auzokidea ere gogoan izan du Jai Batzordeak. Bere irudiarekin batera 'Edonon egonda ere, San Juanetako su eta jabe' irakur zitekeen pankarta dago plazan.