Sagardoaren lurraldea

Los primeros cohetes a partir de hoy de los San Juanes de Kaletzar

Descripción

Sidrerías / sidrería Saizar / San Juanes / actividades / Usurbil / programa / desgustación de sardina y sidra

programa sidrería sidrería saizar usurbil

Ficha

  • Autor: JOSU ARANBERRI
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-06-20
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005758

Texto completo

Gaurtik aurrera jai giroa izango da nagusi Kalezarren. Asteartean izango da San Juan eguna, hilaren 24an, baina aurtengoan egun batzuk lehenagotik jai giroan murgilduko dira Belmonten. Asteartea bitartean herriko lehen festetaz gozatzeko aukera izango da. Buruhandiekin hasiko dira aurtengo San Juan jaiak. Arratsaldeko 18.00etan irtengo dira bertan bildutako haurren gozamenerako. Ondoren auzotarrak izango dira protagonista nagusiak. Azken urteetan ohikoa den bezala, kalezartarren arteko jokoak ikusteko aukera paregabea izango da bertako plazan. Egunari amaiera emateko, berriz, herriko musika talde desberdinak izango dira protagonista nagusiak. The Hastelehen's, Zurraia, eta Izeberg taldeen kontzertua izango da lehendabizi eta Laket taldearekin dantzaldia, ondoren. Oilasko biltzaileen eguna Bihar, berriz, oilasko biltzaileen eguna izango da. Oilasko biltzaile txikiak oilasko biltzera irtengo dira goizeko 9:00etan. Kalejiran ibili ostean, eta indarrak berritzeko, bazkaria izango dute 14.00etan. Arratsaldean mus txapelketa izango da 16:00etan hasita, izen ematea 16:30etan itxiko dela adierazi dutelarik antolatzaileek. 18:00etan, berriz, herriko dantzarien emanaldia izango da. Haur, gazte eta helduen emanaldia izango da larunbatekoa. Ondoren buruhandiak ere izango dira eta gauean, berriz, 00:00etan hasita DJ Gude musika jartzeaz arduratuko da Kalerzako plazan. Igandean, umeen eguna ospatuko dute. 10:00etan XII. Ume Krossa izango da eta 11:30etatik aurrera jolasak. 16:30ean tailerrei hasiera emango zaie eta 18:00etan txokolatea jateko aukera izango dute bertara gerturatzen diren guztiek. Buruhandiak ere kalera irtengo dira ondoren eta astebukaerari amaiera emateko DJ Burundarekin dantzaldia izango da 19:00etan hasita. Astelehenean berriz, San Juan egunaren bezperan, 15:00etan Sanjuan eskearen irteera izango da eta arratsaldean zehar baserriz baserri ibiliko dira eskean bertsolari eta trikitilariekin. Gaueko 22:00etan, Sanjuan sua piztuko dute eta goizaldera arte eskean jarraituko dute Kalezarko egun handia, ekainaren 24an izango da, asteartean. Egun horretan, Meza nagusia izango da goizeko 11:30etan eta ondoren, ohikoa den bezala, tokan ibiltzeko aukera izango da. Goizeko ekitaldiei amaiera emateko, 13:00etan Gorritiren Showa izango da. Kalezarko plazan Gorriti eta bere animaliak ikusteko aukera hain zuzen ere. Arratsaldean buruhandiak izango dira 17:00etan eta 19:00etan azken urteetan ikuskizun handiena sortzen duen ekitaldia: soka dantza. Kalezarko herritarrak izango dira aurten ere 19:00etatik aurrera dantza hau eskainiko dutenak bertako plazan. Jarraian sardina eta sagardo dastatzea iragarrita daude Saizar sagardotegiaren eskutik.