Ambiente extraordianrio en el 33 Sagaro Eguna
Descripción
Eventos / XXXIII. Sagardo Eguna / Usurbil / sidra / programa / concurso de escanciadores de sidra
degustación sagardo egunak sidra usurbil
Ficha
- Autor: JOSU ARANBERRI
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-05-20
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005755
Texto completo
Sagardozaleek Gipuzkoako sagardotegietako botilako sagardoa probatzeko aukera izan zuten. Iragan da 33. edizioa ere. Usurbilgo Sagardo Egunak ez du mugarik, antza, eta aurtengoan ere giro ezin hobea izan da botilako sagardoa gurtzen den egun honetan. Azken bi urteetako euri giroak atzean utzi eta aurtengoan eguraldi bikaina izan da. Eguzkia gori-gori, epeltasuna kalean eta barrenak freskatzeko, noski, nahi adina sagardo frontoian, dema plazan edota Askatasuna plazan. Herriko baserrietako sagardoa edateko aukera izan zen igandeko festan frontoian. Gipuzkoako sagardogileen elkarteko sagardoak egon ziren dema plazan eta Askatasuna plazan, berriz, Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak. Arratsaldeko 15.00ak inguru arte jendea postuz postu ibili zen, aurrez erositako basoa hartuta. Sagardo Egunean ohikoa den bezala 11:30ean hasi zen festa. Hasteko, Eneko Balerdi eta Eneko Gil dantzarien saioa izan zen oholtza gainean. Sagardo Egunari hasiera ematen dion lehen botila irekitzeko ohorea, berriz, herriko sagardotegi batek izan zuen, Aginaga sagardotegiak eta bertako Jokin Errasti izan zen, antolatzaileek ohikoa den zapia jarri ostean lehen sagardo botila ireki eta lehen tragoa egin zuena. Hortik aurrera, sagardoa izan zen alkate beste behin ere. Hala ere, izan zen igandean berrikuntza bat, sagardo botatzaileen lehiaketan hain zuzen ere. Orain arte oholtza gainean egiten zen lehiaketa, baina igandean epaimahai kideak postuz postu ibili ziren botatzailerik onenak saritu asmo. Beraz, igandean sagardo botatzaile lanetan aritu ziren guztiak izan ziren lehiaketako partaide. Zuriko Latailladek eskuratu zuen lehen postua, Amaia Olasagastik bigarrena eta Iñaki Agirresarobe "Tolak" hirugarrena. Aurretik beraien erakustaldia egin zuten oholtza gainean. Sagardorik banatu ez bazen ere, festarekin jarraitzeko aukera izan zen arratsaldean. Elektro txaranga ibili zen herriko kaleetan zehar eta pilotalekuan, berriz, erromeri giroa jarri zuen Ingo al Deu taldeak.