Sagardoaren lurraldea

Impulsando el trabajo entre Igartubeiti, la Mancomunidad y Yarture

Descripción

Museos / museo Igartubeiti / Ayuntamiento / Mancomunidad / Yarture / gestión del museo / reunión / asesoramiento del grupo Elhuyar

caserio museo igartubeiti museo

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-05-17
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005754

Texto completo

Bilerarekin hasteko orain arteko Igartubeitiko kudeaketan ikusi diren ahulezi eta puntu positiboak aztertu ziren. Aurreko urtean lanean hasi eta honetan berriro ere gogor ekin diote herri izaera lantzeari ezkioitsasotarrek. Lehenengo bilera aurreko astean aurrera eraman zen eta honetan Igartubeitiko lanketaren inguruan aritu ziren parte hartzaileek. Lehenengo bilera honetara 25 bat pertsona gerturatu ziren. «Oso giro polita eta lanerako gogoa antzematen ziren; bilera ordu bete luzatu zen», dio alkateak. Deialdia Ezkio-Itsasoko herritar guztiei luzatzeaz gain, Yartu kultur elkarteari, Udaletxeari (bi ordezkarik hartu zuten parte, hauetako bat alkatea), Udal kontu hartzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria den Garazi López de Aretxabaletari (museoaren kudeaketa bere eskumena da), Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakaria den Oihane Zabaletari eta Uggasako gerentea den Itziar Salaberriari luzatu zitzaien. «Zergatik hauei guztiei gonbidatu? Diputazioak kontratazio berrirako pleguak atera zituenean horrela markatzen zuelako: museoaren kudeatzaile berriek hiru entidadeekin izan beharko lituzke hartu emanak eta hiru horiek hauexek dira: Udala, Urola Garaia Mankomunitatea eta Yartu kultur elkartea», azaltzen du Garikoitz Aiesta alkateak. Bilerarekin hasteko lan dinamika bat jarri zen martxan; Elhuyar aholkularitza taldea da prozesu hau aurrera eramaten laguntzen ari dena. Lehenengo eta behin Igartubeitiko orain arteko kudeaketan ikusi diren ahulezi eta puntu positiboak mahairatu ziren. «Positibo bezala izugarrizko eraikina dugula eta hau herrian bertan dagoela aipatu ziren; eta ahulezi nagusienak orain arteko funtzionamenduan herritarren parte hartzea oso txikia izan dela. Salbuespen bezala udazkeneko Sagardo Astea dugu, honetan herritarrek erabateko parte hartzea dutelarik, eta kuriosidadez, eta Diputaziotik behin eta berriz helarazi dutena izan da, Igartubeitik urtean zehar egiten dituen hainbat ekintzen artean hau bera dela nabarmenena, jende gehien ekartzen duena, eta azken 5nean erakargarriena», dio Aiestak. Puntu hauen inguruan aritu ondoren, momentu honetan Igartubeiti museoa kudeatzen duen K6-ko enpresako ordezkaria (Kizkitza Ugarteburu) sartu zen bilerara. «Bilera aurrera eraman behar zela jakin zutenean bertan parte hartzeko eskatu zuten K6-koek. Eskari hau Udaletxeko Gobernu Batzordera eraman, Yartura eta Mankomunitatera ere, eta bilerako zati bat gaur egungo kudeatzaileei luzatzea adostu zen, tarte horretan nahi zutenaren berri emateko eta proposatzen zutana ikusteko. K6-ren proposamena hainbat proiektuetan hartu eman hori burutzea izan zen, adibidez lihoaren inguruko proiektu zabal bat, erleen inguruan, Urola Garaiko emakume baserritarren inguruko lana.», alkateak. K6-ko langilea irten eta bilerarekin jarraitu zuten. Hiru erakundeen intentzioa, aurretik izandako bileretan ere aipatuta, pleguetan herritarren parte hartzearen eskaera azaltzea zen eta «egia da plegu hauetan hartu eman hau azaltzen dela baino komentario bat besterik ez da egiten eta zerbait gehiago faltan botatzen genuela adierazi genion Foru Aldundikoari. Bere aldetik behin eta berriz insistitu zuen: nahiz eta zehazki ez azaldu, hiru erakundeek Diputazioarekin lor dezaketen hitzarmen hori adjudikatzaileari pasako zaiola, eta nolabait etorkizunera begira( 2 urteko kontratazioa gehi beste bi urte luza daitekeenak baitira) hitzarmen hori burutzea», azaltzen du Garikoitz Aiestak. Hobekuntzak Kudeaketa hobetzeko proposamen bezala Yartu elkartekoek beraien proposamena partekatu zuten: orain arteko Yarturen lanketan hainbat gauza era zuzenean burutzea planteatzen zuten; lanketan mahai bat eratzea ere proposatzen zuten eta mahai horretan kontratatzaile berria, Udala, Yartu, Mankomunitatea bera eta Uggasa turismo bezala egon beharko lirateke. «Mahai horri gidaritzapena eman, elkarlanean egin beharreko proiektuak nola burutu… eta bertan egingo den lana ikusita, adjudikazioaren prezioaren portzentai bat honetara zuzentzea eskatu genuen, egiten den lan hori kontribuzio ekonomikoa izan behar duelako. Adjudikatzaileari ez lioke grazi handirik egingo eta Diputazioari ere ez zitzaion asko gustatu, baina %10eko zifraren proposamena luzatu genuen, kopuru hau herrian geratu dadila», dio Ezkio-Itsasoko alkateak. Era berean, herriak dituen hainbat eta hainbat ondare-baliabideen berri eman zuten bileran ere: mendi ibilaldiak, elizak, erretaulak, baserriak, hainbat eraikin, Santa Lutzi eta Alegiko pikotak, Ama Birginaren ustezko agerraldiak. «Hitzarmen honekin konpromezu bat bilatu nahi da», Aiestak. «Epe aldetik oso justu ibili gara bilera ostiralean izanda, astelehenean amaitzen zelako adjudikatzaileek aurkezteko epea. Hurrengo egunean aurkeztutako proposamenen sobreak ireki zituzten eta atzo (osteguna) sobre ekonomikoa. Printzipioz hilabete edo hilabete eta erdiko epean jakingo dugu zein den behin betiko adjudikatzailea», azaltzen du. «Orain hiru erakundeak berriro elkartuko gara eta hitzarmena idazten saiatuko gara, gai baldin bagara, eta Diputazioari helarazi».