Sagardoaren lurraldea

Celebraron el día de San Isidro en Usurbil

Descripción

Otros temas / Fiesta de San Isidro / tradición / Usurbil / degustación de sidra /programa / XXXIII. Sagardo Egunaren

degustación programa sidra tradición usurbil

Ficha

  • Autor: JOSU ARANBERRI
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-05-17
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005753

Texto completo

Ekitaldi ugari izan ziren baserritarren patroiaren eguna ospatzeko egun guztian zehar. Bihar izango den XXXIII. Sagardo Egunaren aurretik, 'II. Sagastiak Loretan' ekimenaren baitan San Ixidro eguna ospatu zuten pasa den ostegunean herriko dema plazan. San Ixidro da nekazarien zaindaria eliza katolikoan eta urteetan zehar herriko nahiz inguruko baserritarrek egun hau ospatu izan dute maiatzaren 15ean. Goizean trikitilariak ibili ziren kale kale eta meza nagusia izan zen Salbatore parroki elizan. Ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten dema plaza ingurura gerturatu ziren guztiek. Haragi egosia eta salda beroa hartzeko aukera paregabea izan zuten, edateko sagardo eta ardorik ere faltan ez zelarik izan. Jarraian, herri kirol saioa ikusteko aukera ere izan zen. Jarraian, herri kirol saioa ikusteko aukera ere izan zen. Esnal aita-semeak eta Txapartegiren arteko desaFoa izan zen lehendabizi aizkoran. Zaldi proba ere izan zen dema plazan eta harri jasotzaileak ere lanean aritu ziren bertan bildu ziren ikusleen gozamenerako. Proba bakoitzaren tartean, berriz, Olaso eta Otamendi bertsolarien bertsoak entzuteko aukera izan zen. Behin goizeko ekitaldiak amaituta bazkaria izan zen Artzabalen eta arratsaldean erraldoi konpartsarekin kalejira.