En la Euskal Jaia, el cielo oscuro y el coración alegre
Descripción
Eventos / otros eventos / Euskal Jaia / Getaria / degustación de sidra / txotx / programa
degustación programa evento getaria sidra txotx
Ficha
- Autor: JUAN MARI ZUBIAURRE
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-06-01
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005736
Texto completo
Maiatzeko azken egunak eguraldi goibela ekarri bazuen ere, Euskal Jai egunean getariarrak ez ziren beldurtu eta kalera atera ziren egun berezi hau ospatzera. Goizena goizetik kaleak txistu eta trikitien doinuekin alaitzen joan ziren eta noiz behinka aterkiak atera beharrean izan baziren ere honek ez zuen inoiz jai giroa makaldu. Goiz osoan frontoia azoka eta bertako produktuen dastaketa izan zen eta bereziki eguerdi aldera jendea hurbiltzen joan zen bertara. Han aurkitzen ziren baita Artzapeko kideak, ordenagailu zaharra baztertu eta berri bat ekartzeko asmoarekin txotxean eztarria bustitzera gonbidatzen zuten sagardo freskoarekin. Abere bitxiak gaztetxoenen begiak zabal zabal utzi zituzten, arrakasta izan zuten Harritarteko animaliak. Eguerdian dantzarako aukera zabaldu eta dantzarien erantzuna ere ona izan zen. Bi txapelketa Lehenengoa bazkal aurretik plazan egin zen, irrintzien lehiaketa. Gaztetxo asko eta helduen maila oso ona izan zituen lehiak. Azkenena gaztetxoen artean Aimar Iraola eta helduetan Maider Urbieta izan ziren garaile. Arratsaldean, Katraponan egin ezean Berdura Plazara pasa zen Getariako XV. Ttrikitilari Gazteen Txapelketa. Erabaki zuzena zeren euririk ez baino haize zakarra izan zen. Kanporaketa egin bezain laster, 6 bikote onenak lehian izan ziren eta irabazle Eneritz Aulestia zarauztarra eta Julen Alonso oriotarra. Txapelaz gain 250 euroko ordainsaria jaso zuten eskualdeko bikoteak.