A la sombra de la sidrería Ugarte en unas exitosas bodas de plata
Descripción
Eventos / Sagardo Eguna / Oiartzun / concurso de sidra / degustación de sidra / sidrería Ugarte / aniversario / programa / sidrerías
degustación programa evento concurso oiartzun sagardo egunak sidrería aniversario
Ficha
- Autor: GOIZARIN
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-06-01
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005735
Texto completo
Joseba Gurutz Ezeiza 'Kaxka'-k egin du txotx-aren irekiera Urtero legez, maiatzeko azkeneko larunbatarekin etorri da aurtengo udaberri jaia. Doneztebe plaza dotore jantzita zegoen atzo zilarrezko urteurrena behar bezala ospatzeko. Horretarako, antolatzaileek gogoz lan egin zuten ostiralean Kontzejupean Ugarte sagardotegia atontzeko, aski ederra eta dotorea. Meta eta guzti ez zuen deus falta. Goiz-goizetik herritarrak hurbildu ziren horrelako baserri puska ikustera, kanpotik nahiz barrutik. Ederra benetan. Aurtengoa egun osoko festa izan da, Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak antolatu duena, Oiartzungo Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzarekin. Goizeko 11:00etan trikiti jirarekin eman zitzaion hasiera egunari. Gero, Oiartzungo baserrietako sagardo dastaketa egin zen. Iazko arrakasta ikusirik II. Sagar Tarta lehiaketa ere antolatu zuten. Ana Lazkanok irabazi du aurtengo edizioa. Sagar lehia eguerdian Eguerdiko 12:00etan Sagar lehia egin zen herriko gazteekin. Herriko eragileek prestatutako jokoak egin zituzten, koadrila arteko lehia hain zuzen. Arratsaldean 17:30ean haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izan zen, Euskal Herria plazan. Gero, 18:00etan eman zitzaion hasiera sagardo dastaketari. XXV. urteurren honetan, lehendabiziko edizioa antolatu zutenek egin zuten txotx-aren irekiera, Joseba Gurutz Ezeiza 'Kaxka'-k hain zuzen. Oiartzungo plazara bertaratu zirenek 15 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten. Gero, afariaren txanda iritsi zen Kontzejupeko Ugarte sagardotegian. Izan ere, udaletxe azpiak sagardotegi itxura hartu zuen lehendabizikoz atzokoan. Eguraldia lagun, arrakasta osoz ospatu zen, hortaz, XXV. edizioa.