El viernes, degustación de sidra
Descripción
Eventos / otros eventos / degustación de sidra / barrio del Puerto / Hernani / actividades culturales / programa
degustación evento hernani sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-05-12
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005719
Texto completo
Portu auzoko ekintza kulturalek aurrera jarraitzen dute. Ostiral honetan sagardo dastaketa egingo da, eta hurrengo astean, Añarbera bisita. Ez dago ia lasaitasunerako tarterik Portu auzoan. Maiatzeko egtiaraua osatu dute Udaberriko Ekintza Kulturalen barruan, eta aste honetan ere izango da zerekin gozatu: osttiralean, sagardo dastaketa egingo da. Sagardo dastaketarako izen-ematea Ostiral honetan, hilak 16, sagardo dastaketa komentatua egingo da auzoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Toki muga dela-eta, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, Pedro Mari tabernara jo behar da. Maiatzak 24ean Añarbera Hil honetako hurrengo ekintza datorren astebururako antolatu dute. Maiatzaren 24ean nahi duten guztiek aukera izango dute Añarbeko urtegia bisitatzeko, eta bertan jarri diren kamara berriak ezagutu eta nola funtzionatzen duten ikasteko. Ondoren, bazkaria antolatu dute Goizuetan. Haurrek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, 10. Honetarako ere izena eman behar da Pedro Mari tabernan.