El sábado, XXV. Sagardo Eguna
Descripción
Eventos / XXV. Sagardo Eguna / Oiartzun / degustación de sidra / sidrerías / programa
degustación programa evento oiartzun sagardo egunak sidrería
Ficha
- Fuente: oiartzuarrak.org
- Fecha: 2014-05-28
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005713
Texto completo
Urtero bezala, maiatzeko azkeneko asteburuan etorriko da aurtengo udaberri jaia. Bere baitan hartuko du XXV. Sagardo Eguna. Maiatzaren 31n izango da aurtengoa eta Sagardo Egunaren XXV. Urteurrena modu berezian ospatuko da. Oiartzuar guztiei eta bertaratzen direnei baserritarrez jantzita parte hartzeko deia egiten zaie. Aurtengoan ere egun guztiko jaia antolatu dugu Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak, Oiartzungo Udalaren, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzarekin. Egun guztiko egitarau berezi eta oparoa prestatu nahi izan dugu oiartzuar guztientzat. Goizeko 11:00etan triki jirarekin emango zaio hasiera egunari. 11:30ean Oiartzungo baserrietako sagardo dastaketa egingo da. Iazko arrakasta ikusirik II. Sagar Tarta lehiaketa izango da. Parte hartu nahi dutenek goizeko 11:00etatik 12:00ak bitartean Kontsejupera eraman beharko du bere sagar tarta. Eguerdiko 12:00etan Sagar lehia izango da herriko gazteekin. Herriko eragileek prestatutako jokuak egingo dituzte, kuadrilarteko lehia izango da beraz antolatu dena. Plaza inguruan sei joku desberdin egin beharko dituzte. Sagar lehia bukatu ondotik tarta txapelketako irabazlearen izena jakinaraziko da. Arratsaldean 17:30ean Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izango da Euskal Herria plazan. 18:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari. XXV. urteurren honetan, lehenengoa antolatu zuten haiek egingo dute txotx-aren irekiera. Oiartzungo plazara bertaratzen denak 15 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango du. Aginaga (Usurbil) Elutxeta (Urnieta) Larrarte (Astigarraga) Lizeaga (Astigarraga) Mendizabal (Astigarraga) Oiarbide (Astigarraga) Otegi (Lasarte) Otsuenea (Hernani) Petritegi (Astigarraga) Goiko Lastola (Hernani) Larregain (Hernani) Baleio (Oiartzun) Ordozelai (Oiartzun) Aristizabal (Oiartzun) Linddurren Borda (Lesaka) Sagardo dastaketa amaitzearekin batera Los Railes musika taldeak kontzertua eskainiko du Landetxe plazan 20:30ean. 21:00etan afaria izango da Kontzejupeko sagardotegian.Udaletxe azpiak sagardotegi itxura hartuko du eta afari bikaina izango da 15 euroren truke. Txartelak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai. Girizia Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo Udaberri Jai eta Sagardo Egun hau antolatzen laguntzen ari diren guztiei. Era berean oiartzuarrak eta inguru herrietako jendea gonbidatu nahi dugu maiatzaren 31an parte har dezala antolatuako jai eder honetan.