Crecimiento imparable del turismo en Donostia en el año 2014
Descripción
Turismo / Donostia / incremento visitantes / resultados / turismo de ocio / datos / pernoctación / principales productos turísticos / Donostia Turismo / Convention Bureau
Ficha
- Fecha: 2014-05-26
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005701
Texto completo
2014ko lehen lauhilekoa oso balantze positiboa eginez itxi du Donostiako turismo sozietateak, bai lortutako emaitzei dagokienez (bisitarien eta ostatu gauen kopurua), baita Donostia Turismoko lantaldeak aurrera eramandako sustapen, hobekuntza eta prestakuntzako ekintza ugariei dagokienez ere. Eustaten datu ofizialen arabera, bidaiari sarrerak % 4,6 egin du gora aurreko urteko denboraldi berarekin alderatuz. Ostatu gauen kopurua ere % 3,3 igo da urteko lehen lau hilabeteetan: 230.000tik gorakoa izan dira. Oso datu pozgarriak dira, udal sozietatearen ustetan, eta “hirian jarduera turistikoak duen hazkunde orekatuaren ildoari” jarraitzen diote. Bestalde, turismo bulegoan lortutako emaitzetan ere aldea egon da, 43.000 bisitari baino gehiagori eman baitzaie arreta, aurreko urteko denboraldi berean baino % 16 gehiagori. Eta arreta zerbitzuak ez ezik, produktu turistiko nagusien salmentak ere gora egin du. Donostia Turismok eskaintzen dituen bisita gidatuen zerbitzua zabaltzearen ondorioz, fakturazioa % 40tik gora igo da joan den urteko denboraldi berarekiko. Bestalde, txartel turistikoan ere hobekuntzak ezarri dira aurten eta haren salmenta % 6,5 igo da. Turismoa Sustatzeko 2014 Planaren barruan, posizionatze, sustapen, merkaturatze eta prestakuntza proiektuak gauzatu dituzte Donostia Turismo & Convention Bureauren hiru jardun esparruen baitan: aisiadi turismoan, negozio turismoan eta helmugaren kudeaketan. Aisialdi turismoa 9 turismo azokatan parte hartu du Donostia Turismoak: Fitur (Madril), Salos du tourisme (Tolosa), ITB (Berlin), Sevatur (Donostia), Running (Bartzelona). MITT (Mosku), Running (Paris), Running (Madril) eta Running (Londres). Eta 11 prentsa bidaia eta agenteen bidaia jaso, kudeatu eta koordinatu: The Guardian (Erresuma Batua), La Stampa (Italia), Nissan aldizkaria (Alemania), Woman (Espainiako Estatua), Der Neue Tag, Sudwestpresse eta Neues Detschland (Alemania), MAG taldearen aldizkariak (Alemania), Traveller (Kroazia), Turksih Airlines hegazkin barruko aldizkaria (Turkia), Food and Travel (USA), Asiako Hego-ekialdeko agenteak eta agente norvegiarrak. Gainera, agenteei zuzendutako newsletter profesional bat jarri du abian, ingelesez, Donostia Turismo & Convention Bureauren web berriaren prentsako eta agenteentzako berariazko atala osatzeko. Urtarrila eta apirila bitartean, Proffesional Newsletter horren 6 bidalketa egin ditu mundu osoko 3.000 bat hartzailerentzat. Hala, nazioarteko 26 komunikabidetan agertu da Donostia, urtarrila eta apirila bitartean, tartean, The Independent, Conde Nast Traveller, The Boston Globe, Vanity Fair, National Geographic, Elle, XL Semanal eta New York Times. Sare sozial berriak ere jarri ditu abian: Instagram, Pinterest eta Visit San Sebastian (nazioarteko merkatura zuzendutako FAN PAGE bat), nazioarteko esparruan Donostiaren posizionatzea zabaltzeko, eta orain artean Twitter eta Facebook sare sozialetan estatu mailan egin diren ahaleginak batzeko. Ildo horretatik, Donostia Turismo & Convention Bureauk duen presentzia digital soziala suspertzeko lana oso positiboa izaten ari da emaitzei dagokienez: 6.200 fan Facebooken, 3.600 jarraitzaile Twitterren eta 7.000 jarraitzaile Pinteresten. Www.sansebastianturismo.com gunea astero eguneratzen dute eduki dinamikoekin, berriekin eta Donostiaren gaurkotasunera egokitutakoekin. Gainera, SEO lanak egiten ari gara webak hainbat merkatutan posizionatze egokia lor dezan. Ildo horretatik, emaitzak, orobat, oso pozgarriak izaten ari dira. Urteko lehen lauhilekoan, 240.000 bisitari bakar izan ditu, aurreko urteko denboraldi berean baino % 70 gehiago. MICE turismoa Biltzarren turismoa azpisektore estrategikoa da Donostiarentzat eta Gipuzkoarentzat, lurralde osoarentzat diru sarrera handiak dakartzalako eta zuzeneko eta zeharkako lanpostuen iturri delako. MICE turismoak aurreikusteko moduko garapen ahalmena du. Hala, lehen lauhilekoa ona izan da: 26 MICE jardunaldi (joan den urtean 15 jardunaldi egin ziren denboraldi berean), 7 sustapen eta 380 partaide Helmugaren kudeaketa Estatuko eta nazioarteko sustapen lana egiteaz gain, hiria top helmugatzat posizionatze aldera, berebiziko garrantzia du helmuga eta bertan inplikatutako agente turistikoak prestatzeak turisten etorreran. Helburu horri begira, Donostia Turismo & Bureauk jardunaldiak antolatu ditu enpresen lehiakortasuna hobetzen eta sormenean eta kalitatean bikaintasuna lortzen laguntzeko.