Más de 250 actividades van a sacudir la ciudad este fin de semana
Descripción
Sagardoetxea / actividades / cultura / Olatu Talka / Donostia 2016 / comida con productos autóctonos / seguimiento de ka fiesta en la página web / redes sociales
donostia 2016 acción cultura museo olatu talka sagardoetxea redes sociales
Ficha
- Fuente: gaur.donostia.org
- Fecha: 2014-05-20
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005700
Texto completo
Olatu Talka kultur jaialdia hasteko hiru egun besterik falta ez diren honetan, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak 250 jarduera baino gehiagoz osatuta dagoen egitarauaren azken xehetasunak ixten dihardute. Aurreko prentsaurrekoetan aurkeztu dituzte egitarau zabal horren bizkarrezurra osatzen duten sei gai-arlo nagusiak, eta horiek barne hartzen dituzten kartel buruak: zuzeneko musika (Talkalive); gastronomia eta aniztasuna (Sukaldanitzak); teknologia berriak (Hackathon); hirigintza (Haurbanistak); infusioak, hau da, profesional eta amateurren arteko lankidetzak; eta mugikortasuna (Ziklobia). Bestalde, egitarauak toki zehatzetan lokalizatuko diren beste zenbait arlo tematiko ere hartzen ditu barne: zinea (2016 Gunea), arte eszenikoak (Errege Katolikoak), tailerrak eta merkatuak (Bilbao plaza), komunikazioa (Okendo plaza), kirola (Katalunia plaza/Sagues), elkartasuna (Cervantes plaza) eta arte plastikoak (Gipuzkoa plaza). 250 jarduera baino gehiagoko egitarauak hiria astinduko du asteburu hon... Gainera, eta aurreko edizioetan bezalaxe, programazioa sakabanatu eta hedatu egingo dute, jarduera-gune bakarra erdigunea izan ez dadin, eta hiriko auzoetan eta lurraldeko zenbait herritan ere ekintza-sortak egin daitezen. Horrela, bada, auzoetako gehienak, berriz ere, gune beroak izango dira, jarduera asko bilduko dituztelako. Seinaleztapena Jaialdiko astebururako giroa berotzen hasteko, eta toki bakoitzean egongo diren jarduerei buruzko jakin-mina sortzen hasteko, hainbat jarduera hartuko dituzten gune bero batzuetan seinaleztapena jarri dute, Olatu Talkaren logoarekin eta QR kode bat duten biniloekin. Hirian aurkitu ahal izango dituzten biniloetan eta esku programaren kontrazalean dagoen QRa kode-irakurle baten bidez dezifratzen duten herritarrek jaialdiaren egitarau osoa kontsultatu ahal izango dute modu errazean edozein dispositibo mugikor erabiliz. Aipatu aplikazioa ZukZeuk izeneko elkarte kulturalak sortu eta garatu du. Elkarte honen helburua zera da: norberak kudeaturiko kultura alternatibo bat sustatzea, eta tokiko eszena dinamiko, ireki eta zeharkako bat bultzatzea da, Donostia eta inguruko bizilagun guztientzat. Bazkaria bertako produktuekin Jaialdiari azken ukitua jartzeko, igande eguerdian Olatu Talkako jardueretan parte hartu duten mila lagunetik gora hartuko dituen bazkari bat egingo dute. Bertakoa jan, osasuntsu bizi leloa izango duen kultur bazkari masibo horrek balioan jarriko ditu tokiko produktuak eta jaialdiko parte-hartzaile ezberdinen arteko sozializazioa, elkartzea eta elkarrizketa sustatuko ditu. Bazkaria Easo kalean bertan egingo dute, Easo kaleko zati batean, Araba parkearen eta 2016 gunearen artean. Antolaketa- eta logistika-arrazoiak direla medio, bazkarirako bonoa jasoko duten Olatu Talkako parte-hartzaileentzat soilik izango da bazkaria. Olatu Talkaren azken egunaren jarduera jendetsu eta animatuena izango da, baina ez da izango, ordea, azkeneko jarduera; igandearen bukaeran beste hainbat jardueraz gozatu ahal izango da. Bazkaria ondorengo erakundeen laguntzari esker egin ahal izango da: BMk menua osatzeko behar izan diren jaki guztiak eskaini ditu, kalitatezko tokiko produktuen alde egin duen apustuaren baitan; Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, berriz, sagardoa eskainiko du bazkarirako; eta Insalusek, azkenik, ur-botilak jarriko ditu. Olatu Talka zuzenean Jaialdiaren webguneak, diseinua egokitu du azken egunotan, eta baita edukien eskema ere, herritarrei nabigazioa errazteko eta bakoitzaren interesen araberako jardueren bilaketa egin ahal izateko. Duela egun batzuk, egitaraua osatzen duten jarduera guztiek beharrezko informazio guztia jasotzen duen fitxa bat daukate webgunean; horrez gain, esku programa ere eskuragarri dago PDF formatuan. Ohi bezala, azken orduko aldaketak eta informazio praktikoa ondorengo tokian kontsultatu ahal izango da: www.olatutalka.eu/aldaketak. Olatu Talkaren antolatzaileek gonbita luzatu die herritarrei jaialdiaren webgunean sartu eta euren menu kultural propioa egin dezaten. Sare sozialak Olatu Talkaren sare sozialek jarduera intentsua izango dute jaialdiaren egunetan ere. Olatu Talkak Facebooken duen orrian denbora errealean emango da jarduera guztien eta gertakari bitxienen berri. Horrez gain, DSS2016EUren Twitter kontuan kaleko giroa antzeman ahal izango da #olatutalka traolaren bidez. Argazkilaritza zaleek, bestalde, Olatu Talkaren Instagram sare soziala izango dute erabilgarri, eta herritar hauentzat bereziki sorturiko zozketa bat abiarazi dute Olatu Talkako antolatzaileek. Baldintza bakarra Olatu Talka Instagramen jarraitzea (@olatutalka) eta argazkiak #olatutalka eta #astinduhiria traolen bidez datorren asteazkenera arte, ekainak 4, igotzea da. Zozketan bi gai ezberdin proposatu dituzte: bata, Donostia hiria, eta bestea, Olatu Talka jaialdiaren jarduerak, betiere, Astindu hiria!!! jaialdiaren esloganarekin loturiko ikuspegi ezberdin bat eskainiz. Ekainaren 5ean bi argazki aukeratuko dituzte, gai bakoitzeko bat, eta saritzat bi lagunentzako bi afari emango dituzte: bata Petritegi sagardotegian, eta bestea Lizeaga sagardotegian. Ez da Olatu Talkaren Instagram profilean gertatuko den sorpresa bakarra izango, eta beraz, antolatzaileek sare sozial honi adi egoteko gonbita luzatu dute. Oraindik parte har daiteke Olatu Talkaren egitaraua osatzen duten hainbat jardueratan oraindik parte har dezakete herritarrek. Aurretiko izen-ematea eskatzen duten ekintzetatik, ondorengo hauetan oraindik badago tokia: Garbibai Stand up paddle lasterketa batean parte hartu bitartean, Urumearen ibaiertzak garbituko. Ibilbidea Lehendakari Agirre zubian hasiko da eta Martutenen amaituko. Data: Maiatzak 24, 10:00etatik 15:00etara. Tokia: Lehendakari Agirre zubia. Izen-ematea: inscripciones[abildua]garbibai.org. Antolatzailea: Gondolin Klub. Culinary market show Gertura zaitez La Bretxa merkatalguneko ‘Zurekin Sukaldatzen’ espaziora eta gozatu Aitzol Zugaztik (Basque Culinary Center-eko sukaldaria) eskainiko duen showcookingarekin. Sukaldaritza erakustaldi honetan garaiko produktuekin pintxoak prestatuko dituzte. Data: maiatzak 24, 12:30etik 14:00etara, Tokia: Bretxa merkatua, Cocinando Contigo Gunea. Izen-ematea: cocinandocontigoo[abildua]gmail.com. Antolatzaileak: Basque Culinary Center, CC Bretxa, Cocinando Contigo, Sukaltalka Sukaldari ona zarela pentsatzen baduzu edo gastronomia gustuko baduzu, zatoz eta goza ezazu eskaintzen dizkizugun ekimen desberdinekin: tailerrak, produktu eta ekoizleen erakusketa, dastaketak, pintxo eskaintza… Data: maiatzak 23, 24 eta 25, egun osoan zehar. Tokia: Donostiako Bulebarra. Antolatzaileak: Sukaltalka. Ekainaren 1ean Ziklobia Aurten, Olatu Talka ez dute asteburu bakarrean egingo, bitan baizik. Berrikuntza garrantzitsua da,