El domingo en Usurbil, la XXXIII edición del Sagardo Eguna
Descripción
Eventos / XXXIII Sagardo Eguna / Usurbil / sidra / Asociación Sagardoaren Egunaren Lagunak / programación / concurso de escanciadores de sidra / Eusko Label
programa evento eusko label concurso sagardo egunak sidra usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aramberri
- Fecha: 2014-05-15
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005684
Texto completo
Badator Sagardo Eguna. Maiatzaren erdi aldera iritsiak dagoeneko eta datorren igandean sagardoa alkatetzat duen herriak ekitaldi honen 33. edizioa ospatuko du. Sagardoaren Egunaren Lagunak taldeko kideak burubelarri dabiltz herriko egun handi honetako ekintza desberdinak borobiltzen eta Sagardo Eguna maiatzaren 18an ospatuko bada ere, aurretik ekimen desberdinak izango dira. Gaur San Ixidro eguna ospatuko da. Maiatzaren 15a nekazarien eguna izaten da eta hori ospatu asmoz zenbait ekitaldi izango dira frontoi inguruan gaur goizean zehar. Goizeko 10:30ean Meza Nagusia ospatuko da. Mezaren ostean, berriz, hamaiketakoa egiteko aukera izango da. Ondoren, herri kirolek hartuko dute San Ixidro eguneko jaiaren lekukoa Olaso eta Otamendi bertsolariek girotuta. Arratsaldeko 18.30etatik aurrera, berriz, herriko erraldoi konpartsarekin kalejira izango da. Maiatzaren 17an, berriz, larunbat iluntzean, sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian Fernando Vadillo enologoaren eskutik. Egitarau biribila Egun handia, hala ere, igandekoa izango da. Azken urteetako gorabeheren ostean, berriz ere sagardo postu ugari izango dira 32. edizioan. Dema plaza, frontoia eta Askatasuna plazan kokatutako postuetan nahi adin sagardo probatzeko aukera izango da goizeko 11:30etik aurrera. Frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Plaza honetan bertan jatena ere izango da, Sagardo Eguneko postuko kroketa, tortilla etabr jateko aukera izango delarik. Lehiaketa Sagardo botatzaileen lehiaketa ere protagonista izango da aurtengo honetan. Duela bi urte antolatzaileek ekimen hau kentzea erabaki bazuten ere, 33. edizioan botatzaileak frontoiko oholtza gainean izango dira berriz ere. Musikak ere bere tartea izango du. Bazkalostean, berriz, 'Elektro Patxaranga' taldekoak izango dira alaitasuna lau haizetara zabaltzen saiatuko direnak. Herriko pilotalekuan, aldiz, erromeria izango da arratsaldeko 17.00etan. 'Ingo al deu' taldea izango da bertan biltzen direnak dantzan jartzen saiatuko dena. Presoen eskubideen giza-katea Bestalde, urtero bezala, presoen eskubideen errespetua exijitzeko Usurbilen Nahi Ditugu! preso eta iheslarien senideon elkarteak ekimen bat antolatu du Sagardo Egunerako. 13:00etan frontoi atzeko txosnan bildu eta, giza-kate txiki bat osatuz, Askatasuna plazako bolatoki gainean dagoen terrazara joango dira. Han, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko 'txotx' berezia egingo dute. Ekimen laburra izango da eta herritar oro gonbidatzen dute, festan tartetxo bat hartu eta bertan parte hartzera. «Era, horretan, Sagardo Egunean ere gure artean nahi ditugula aldarrikatuko dugu».