Desde hoy hasta el 1 de junio la actividad II Manzanales en Flor
Descripción
Eventos / otros eventos / II Manzanales en Flor / sidrería Saizar /Usurbil / Sagardo Eguna / caserío-lagar Sariaaundi
evento sagardo egunak sidrería saizar usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-05-03
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005672
Texto completo
Hainbat herri eragileren arteko elkarlanari esker, II. Sagastiak Loretan zikloa antolatu dute aurten ere. Gaurtik aurrera, sagarrondoen lorealdiari gorazarre eginasmoz, ekimen ugari izango dira ekainaren 1a bitartean Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak elkarteak, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak,Noaua! Kultur Elkarteak, Usurbilgo Sagastia E.M., Usurbilgo gaztetxeak, Sagardoaren Unibertsitateak, Saizar eta Urdaira sagardotegiek, Bizi Sagardoak,Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta udalak antolatutako ekimen honi.Gaur goizeko 10:15etan hasita sagasti loretuetan barrena ibilaldia izango da Jakoba Errekondo herritarrekin. Usurbilgo Baserritarren Kooperatibaren eraikinarenaurretik izango da irteera.Datorren ostiralean 19.00etan, sgar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea izango da Gaztetxean Guillermo Castaños enologoak lagunduta etahurrengo egunean, maiatzaren 10ean, berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua iragarrita dago. Tartean,XVI. mendetik gaur arteko musika kontzertua eta dantza garaikide saioa izango dira Eneko Balerdi dantzariarekin. Bertaratzea baieztatu behar da 943 360 321zenbakian edo elkartea@noaua.com helbidean.Maiatzaren 15an, berriz, San Ixidro eguneko ekitaldiak izango dira goiz eta arratsaldez, eta maiatzaren 17an, larunbat iluntzean, sagardo dastaketa gidatua etaafaria Saizar sagardotegian Fernando Vadillo enologoaren eskutik.Maiatzaren 18an XXXIII. Sagardo Eguna izango da egun osoan zehar. 24an, 'Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa' izango da Aginagako Urdairasagardotegian.Izen-ematea Urdaira sagardotegian (943 372 691) edota Noaua! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro ordaindu beharko dira.Azkenik, sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa iragarrita dago Potxoenean ekainaren 1ean 9:00etan Aitor Etxeandia NekazaritzaIngeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban eskuratu daiteke.