Sagardoaren lurraldea

Este año la temporada de la sidra ha sido buena

Descripción

Sidra / temporada del txotx / Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / balance / origen de los visitantes / sidrería

astigarraga balance sagardo berriaren eguna sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Aiurri
  • Fecha: 2014-05-08
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005656

Texto completo

2014ko txotx denboraldia amaituta, aurten nazio mailako eta atzerriko bisitarien kopurua handitu egin dela esan dute. Txotx boladari hasiera emateko, Sagardo Berriaren Eguna ospatu zuten Astigarragan, eta bertan kanpoko komunikabideen presentzia aurreko urtetakoa baino handiagoa izan da. Horrek, noski, atzerriko bisitariengan eragina izan du eta kanpoko jendearen parte-hartzea handitu du. Izan ere, sagardotegietan antolatutako probaketek arrakasta handia izan dute eta gipuzkoarrez gain, asteburu pasa etorritako Cantabria, Asturias, Madril eta Frantziako bisitariak ere izan dira tartean, bisitarien %26 hain zuzen. Krisiaren eragina Gipuzkoarren artean nabaritu da gehienbat, bertakoen sagardotegietarako joan-etorria murriztu egin baita. Bestalde, Sagardoetxeako salmenten kopurua %15a igo da txotx bolada honetan eta sagardotegien kasuan bezala, atzerritarren kopuruak ere goraka egin du. Igoera honen arrazoia esperientzia turistiko ezberdinen sorrera izan da. Azkenik, sagardotegi denboraldiak inguruko zerbitzuetan ere eragina izan duela adierazu dute, batez ere, ostatuetan eta garraio publikoan.