Sagardoaren lurraldea

Dentro de un mes, Zikobia y Sagardoaren Ibaia

Descripción

Ekainaren 1ean, Urumeako Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia egingo dira. Alde batetik, Donostiatik Hernanirako errepidea itxi egingo da motordun ibilgailuentzat eta bestetik, sagardoa alan garraiatuko da

ala albaola evento historia río olatu talka sidra sidrería tradición urumea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-04-30
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005653

Texto completo

Ekainaren 1ean, Urumeako Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia egingo dira. Alde batetik, Donostiatik Hernanirako errepidea itxi egingo da motordun ibilgailuentzat eta bestetik, sagardoa alan garraiatuko da. Ekainaren 1ean ekintza ugari izango dira Astigarragan. Besteak beste, Urumeako Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia antolatu dituzte. Ziklobian, Donostiatik Hernanirako errepidea itxi egingo da motordun ibilgailuentzat eta lasai ederrean ibiltzeko aukera izango da, oinez, bizikletan, patinetan, gurpildun aulkian... Hain zuzen, Loiola-Txomin-Martutene-Lizeaga/Gartziategi-Astigarraga-Martindegi-Hernani lotuko ditu, 7 km-ko ibilbideak. Aipatutako auzo eta herri bakoitzean guneak egongo dira eta gune bakoitzean egitarau desberdinak antolatu dira. Astigarragan, bi gune izango dira: herri barruko errotondan (Kutxa parean) eta Erribera plazan. Ibilbidea, goizeko 10:00etan irekiko da eta arratsaldeko 18:00ak arte egongo da zabalik. Ziklobia urtero antolatu ohi du Donostiako Kalapie taldeak, mugikortasun iraunkorra bultzatuz. Aurten, Urumean zehar egingo da, Udalen laguntzarekin, Donostia Kulturaren eta Olatu Talka ekimenaren barruan. Sagardoa, alan Sagardoaren Ibaia ere egingo da egun berean. Olatu Talka egitasmoarekin ere bat egin du. Bertan, sagardoaren historia berreskuratzeko beste pauso bat eman nahi da. Garai batean alan (txalupa mota bat) garraiatzen zen sagardoa Urumean zehar eta horixe egingo dute. Lizeaga, Petritegi eta Albaola dira proiektuaren sustatzaileak.