Recuperando la tradición de la sidra – Sagardoaren Ibaia
Descripción
Eventos / otros eventos / Sagardoaren Ibaia / Olatu Talka / sdira / río Urumea / historia / tradición / Albaola / sidrería / "ala" / transporte sidra / puerto de Donostia
ala albaola evento historia río olatu talka sidra sidrería tradición urumea
Ficha
- Fuente: olatu talka
- Fecha: 2014-04-24
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005644
Texto completo
Albaola Itsas Kultur Erakundeak iraganera begiratzeko proposamena egiten digu “Alaren eraikuntza eta nabigazioa” izeneko ekimenaren bitartez. Jarduera honetan, aspaldian Urumea ibaian zehar sagardoa garraiatzeko erabiltzen zen ala (gabarra baten antzeko txalupa zapal eta zabala) eraikiko da, eta eraikuntza amaitu ondoren, barkuak ibaian zehar nabigatuko du, antzinako historiaren erreprodukzio gisa. Ekimen honen bitartez, aspaldiko historia gaurkora ekarri nahi da, Sagardoaren ibaia berreskuratuz, eta bide batez, garai bateko bizimodua azalduz. Hainbat urtetan hirian erabili den garraiobidea azpimarratzea ere bada jarduera honen xedea, batez ere, sagardoaren bilakaeran izan duen eginkizun garrantzitsua dela-eta. Albaola Elkarteak honakoa proposatzen du. Hasteko, maiatzaren 24 eta 25eko asteburuan, Urumea ibaian zehar sagardoa garraiatuko duen ala eraikitzea. Alaren eraikuntza Donostiako portuan egingo da, jendaurrean, eta 8 boluntarioren laguntza izango du horretarako. Bestetik, ekainaren 1ean, 12 boluntarioren laguntzarekin, eraiki den alan sagardoa garraiatu ahal izango da Urumea ibaian zehar. Helmuga, Lizeaga sagardotegia izango da eta bertan, garraiatu diren produktuak entregatuko dira, eta ibilaldiari amaiera emango zaio horrela.