Sagardoaren lurraldea

Se va a celebrar el 20 aniversario del hermanamiento de Oiartzun y Karaez

Descripción

Sagardoetxea / Oiartzun / Karaez / Bretaña / cultura / sidra / hermanamiento

karaez cultura oiartzun sidra sagardoetxea

Ficha

  • Autor: A.M.
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2014-04-29
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005643

Texto completo

Aste honetan Bretainiako ordezkaritza batek herria bisitatuko du eta euskal kultura ezagutuko du. Oiartzun - Oiartzun eta Karaez (Bretainia) herriaren arteko senidetzaren 20. urteurrena ospatzeko, datozen egunetan Karaezko ordezkaritza baten bisita izango dute herrian. Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren 1etik 4ra izango dira. Gauzak horrela, oiar-tzuarrak urteurren hau elkarrekin ospatzera gonbidatu nahi dituzte Udalak eta Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak. Urteurren hau ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte. Esaterako, larunbatean, ekitaldi ofiziala izango da udaletxean. Ondoren, bazkari herrikoia izango da Girizia elkartean. Txartelak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai maiatzaren 1a arte, hamabost eurotan. Bestalde, aste osoan zehar 20 urtetako senidetza harreman honen argazki erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian, goiz eta arratsaldez, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Gainera, bretoiak hemen egongo diren egunetan euskal kultura eta Oiartzun ingurua ezagutzeko egitaraua osatu da. Honenbestez, Astigarragako Sagardoetxea ezagutuko dute, Langileen Nazioarteko Eguneko ekimenetan parte hartuko dute eta Soinuenea bisitatuko dute. -