Sagardoaren lurraldea

Está a punto de llegar el ciclo II Manzanales en Flor, para comenzar el cursillo el sábado

Descripción

Eventos / otros eventos / II Manzales en Flor / Sagardo Eguna / Usurbil / programa

programa evento sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2014-04-25
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005639

Texto completo

“Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu? Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu” ikastaro teoriko eta praktikoa antolatu da larunbat honetarako, apirilaren 26rako, 9:00-14:00 artean Potxoenean. Xabier Akizuk zuzenduko du saioa. Izen ematea zabalik dago. Interesdunak 5 euroren truke apunta daitezke, Alkartasuna Kooperatibako bazkideak doan. Izena kooperatiban bertan eman beharko da. Deitu bestela, 943 361 114 telefono zenbakira edo idatzi alkartasuna@usurbil.com helbidera. Ikastaro honi buruzko zehaztasun gehiago, apirilaren 11n kaleratu genuen astekarian dituzue; http://www.noaua.com/wp-content/uploads/2014/04/570web.pdf Sagardo Eguna, maiatzaren 18an Saio teoriko eta praktiko honekin abiatuko dugu Usurbilen, II. Sagastiak Loretan ospakizuna. Iaz bezala, hainbat eragileren arteko elkarlanarekin osatu da, apirila amaieran hasi eta ekaina hasierara arte luzatuko den zikloa. Sagardo dastatze gidatuak, inausketa ikastaroa edota dantza eta musika uztartuko dituen emanaldi bat aurreikusten dira. Eta noski, berdez margoturik ageri zaigun usurbildarren egun handia ere, ziklo honen baita ospatuko da; XXXIII. Sagardo Eguna. Aurten, maiatzaren 18an: Apirilak 26, larunbata 9:00-14:00 ”Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu? Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu” ikastaro teoriko eta praktikoa Potxoenean, Xabier Akizurekin. Izen ematea: 5 euro, aurrez Alkartasuna Kooperatiban. Kooperatibako bazkideek doan. Informazio gehiago: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com Maiatzak 3, larunbata 10:15 Sagasti loretuetan barrena ibilaldia Jakoba Errekondo paisajistarekin, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibatik abiatuta. Maiatzak 9, ostirala 19:00 Sagar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea, Usurbilgo Gaztetxean. Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin. Maiatzak 10, larunbata 17:30 Berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua. Tartean, XVI. mendetik gaur arteko musika kontzertua eta dantza garaikide saioa, Eneko Balerdi dantzariarekin. Kopuru mugatua. Zure bertaratzea baieztatu: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com Maiatzak 15, osteguna San Isidro Eguna 10:30 Meza Nagusia Salbatore Elizan. Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian. 14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen (txartelak salgai 25 eurotan Artzabal eta Alkartasuna Kooperatiban, maiatzaren 12ra arte). 18:30 Kalejira Usurbilgo erraldoi konpartsarekin. Maiatzak 17, larunbata Iluntzean, sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian, Fernando Vadillo enologoaren eskutik. Informazio gehiago NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321) edo Saizar sagardotegian (943 373 995). Maiatzak 18, igandea XXXIII. Sagardo Eguna. “Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa, Sutegiko aretoan. 11:30 Hasiera ekitaldia. Baserriko, Labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala. 17:00 Erromeria, “Ingo al deu” taldearekin frontoian. Arratsaldean, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar. Maiatzak 24, larunbata 10:30 Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze hamaiketako gidatua, Xabier Kamio enologoak gidatua eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotua. Izen-ematea: Urdairan (943 372 691) eta NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro, eserleku mugatuak. Ekainak 1, igandea 9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com Elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba NOAUA! Kultur Elkartea Usurbilgo Sagastia E.M. Usurbilgo Gaztetxea Sagardoaren Unibertsitatea Saizar eta Urdaira Sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Bizi Sagardoa Usurbilgo Udala