Sagardoaren lurraldea

En vacaciones, en Sagardoetxea

Descripción

Sagardoetxea / actividades / degustación de sidra y queso / sidra / quesos Idiazabal, Irati y Ronkal / concurso de fotografía / Igartubeiti / Centro de Interpretación del Queso / D’Elikatuz / Ovejas en los pastos y manzanos en flor

ocio rally fotográfico astigarraga d'elikatuz acción centro de interpretación del queso idiazabal caserio museo igartubeiti irati museo sidra sagardoetxea manzanos en flor

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2014-04-15
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005638

Texto completo

Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Aste Santuan Astigarragako Sagardoetxean. Dastaketen aurkezpena apirilaren 17an izango da. Eta ondorengo egunetan: Idiazabal gaztaren eguna, apirilaren 18an; Iraty gaztaren eguna, apirilaren 19an; eta Roncal gaztaren eguna, apirilaren 20an. Hiru egunetan dastaketak 11:30, 12:30 eta 13:30ean izango dira. Bestetik, sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoaren ildotik, ‘Sagastiak loretan eta ardiak larretan’ argazki lehiaketa martxan jarri du Sagardoetxeak, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan. Lehiaketan parte-hartzeko, argazkia Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo D’Elikatuz museoetako Facebook orrietara bidali behar da ‘Sagastiak loretan eta ardiak larrean’ lehiaketarako dela adieraziz. Facebook-eko orrialde bakoitzera bidaltzen diren argazkiak ‘Sagastiak loretan eta ardiak larretan’ izeneko argazki bilduman argitaratuko dira egilearen izena eta datarekin. Argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 1ean amaituko da.