Sagardoaren Lurraldea no tiene fronteras
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / actividades / Sagardoetxea / Santa Ana / Sagar Uzta / Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / sidra / rito del txotx
astigarraga actividades sagar uzta sagardo berriaren eguna sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea santa ana txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-03-15
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005601
Texto completo
Aurrera doa txotx denboraldia, eta hilabete eta erdi barru bukatuko da. Hala ere, Sagardoaren Lurraldeak urre koloreko edari goxoaz gozatzeko aukera zabala eskaintzen du urte osoan zehar: museoak, ibilaldiak, dastaketak, bazkariak... Urtarrilaren 15ean ospatu zen Astigarragan Sagardo Berriaren Eguna. Kalakan musikari taldeak probatu zuen urteko sagardo berria, eta hortik aurrera, bidea ireki zen guztientzat. Apirilaren bukaera aldera arte izaten dira zabalik txotx denboraldiko sagardotegi gehienak, baina Sagardoaren Lurraldean bada aukera sagardoaz urte osoan zehar gozatzeko. Txotx denboraldiaren irekiera egunaz gain, badira Astigarragan bereziki garrantzitsuak diren beste bi egun: Santa Ana eta Sagar Uzta. Eta horrez gain, beste hainbat ekintza antolatzen dira Sagardoaren Lurraldean, Astigarragako Sagardoetxea museoak, herriko hainbat kultur taldek eta Gipuzkoako hainbat sagardogilek osatzen duten ekimen honen bitartez. Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena, Santa Ana Uztailaren 26a da Santa Ana eguna, eta Astigarragako Sagardo Eguna ospatzen da orduan. Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena da, 1976 urtean hasi baitzen ospatzen. Santio jaiekin egiten du bat Santa Anak, eta festetan txoko berezia izaten du ospakizun honek. Astigarragako eta inguruetako sagardoak probatzeko aukera izaten da bertan, eta herri-kirolak, euskal dantzak, bertsolariak... ere izaten dira. Tolareko lanak hasiko diren seinale, Sagar Uzta Astigarragako Sagardo Berriaren Egunak sona haundia du, baina horretarako, sagardoa egin egin behar da, lehenengo. Iraila bukaeran hasten dira tolareko lanak, hurrengo urteko sagardo berria egiteko, eta orduan ospatzen da Astigarragan Sagar Uzta. Egun hau ere jendetsuagoa izaten ari da urtetik urtera. Sagar erakusketa jartzen da, eta urteko lehenengo muztioa probatzeko aukera izaten da. Horretarako, tolare zaharreko lanak egiten dituzte Foru plazan: txalapartaren erritmora kirikoketan aritzen dira sagarrari zukua ateratzeko. Sagardoetxetik Sagardoaren Lurraldera Astigarragako sagardoaren hiru egun berezi horiek antolatzen ditu Sagardoaren Lurraldea ekimenak, Sagardoetxearen, Astigarragako hainbat kultur elkarteren eta Gipuzkoako beste hainbat sagardogileren elkarlanaren bitartez. Baina horrez gain, beste hainbat ekintza eta esperientzia enoturistiko antolatzen dituzte, Sagardoetxea museoaren bitartez kudeatzen direnak. Ematen den aukera horietako bat da Sagardoetxea museoa ezagutu eta ondoren sagardotegi batean ohiko menua probatzea. Bestalde, ibilaldi bat ere egin daiteke Santiagomendin barrena. Gida batekin egin daiteke, eta Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historiaren berri ematen da bertan, beti ere, sagardoaren kulturari lotuta. Sagardotegiko menua gehiegitxo dela iruditzen zaionak ere badu sagardoa probatzeko azukrea. Izan ere, hainbat sagardotegitan probaketak edo dastaketak egiten dira sagardogileek beraiek lagunduta, sagardoaren ezaugarri guztiak ezagutzeko. Astigarragatik ateratzeko aukera ere eskaintzen du Sagardoaren Lurraldeak. Sagardoa eta itsasoa deitu diote esperientzia horri. Itsasoak sagardoarekin duen lotura erakusten da, eta aukera izaten da museoak bisitatu, itsasoan ibili eta sagardotegian bukatzeko. Museo horietako bat, noski, Sagardoetxea bera da. Hemen, museoaz gain, sagastia bisitatzen da: sagar barietate desberdinak ikusi, txertaketak nola egiten diren eta sagarra nola biltzen den ikasi, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutu... Eta urtaro bakoitzean sagardoarekin lotutako garaiko prozesuaren berri ematen da: neguan, haziak erein, udaberrian, polinizazioa eta erleen mundua; udaran, inausketa; eta udazkenean, tolare lana. Aukeratu nola, non, eta noiz egin nahi duzun txotx Sagardoaren Lurraldean sagardotegiak ezagutzeko aukera ere badago, eta nahi izanez gero, urte osoan. Txotx.info webguneak aukera ematen du ezaugarri guztiak ikusi eta erreserbak egiteko.