Sagardoaren lurraldea

El domingo los nuevos cofrades jurarán que defenderán la sidra en cualquier parte

Descripción

Eventos / otros eventos / Aizpea Goenaga / Nikolas Segurola / Bertso Eskola de Hernani / nuevos cofrades / Cofradía de sidra natural de Gipuzkoa / sidra / sagardoa / XIX. Capítulo de Tolare / egitaraua

aizpea goenaga escuela de bertsolaris programa evento cofradía de la sidra natural de gipuzkoa nuevos cofrades nikolas segurola sidra cofradía tolare

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-03-12
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005600

Texto completo

Kofradearen lana horixe izaten da, nonahira dijoala bere kofradiako produktuaren izen ona zabaldu eta defendatzea. Tolarea da Gipuzkoako sagardoaren kofradia, eta urtero kofrade berriak izendatzen ditu. Aurten hiru kofrade berri egingo ditu: Aizpea Goenaga, Nikolas Segurola eta Hernaniko Bertso Eskola. Xalaparta elkartean ongi-etorria egingo zaie kofrade berriei 11:00etan, eta ondoren hamaiketako ederra egingo dute gonbidatu guztiek. Ekitaldi nagusiaren aurretik kalean desfilean ibiliko dira, 12:15etatik aurrera, Xalaparta elkartetik atera eta Biterira bitartean. Eguerdiko 13:00ean egingo dute ekitaldi nagusia. Ozenki abesbatzak kantatuko du, eta ondoren hiru kofrade berriak tabladura igo, eta zin egingo dute kupel aurrean. Gastronomiaren desfilea, Hernaniko kaleetan Kofradiaren egunean, inguruko kofradiak inguratzen dira Hernanira, norbere herriko gastronomia ezagutaraztera. Igandean etorriko dira: Idiazabalgo gazta, Tolosako babarruna, Baionako urdaiazpikoa, kantauriko antxoa, Gijongo itsas trikua, Beasaingo odolkia, Senpereko amorraia, Ezpeletako piperrak...