Se ha presentado al público el queso y la sidra de Zerain
Descripción
Berrikuntzekin etorri da aurtengo gazta eta sagardo berriaren aurkezpen publikoa.
ocio presentación programa queso sidra zerain
Ficha
- Autor: Ion Muñoa
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-03-23
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005579
Texto completo
Berrikuntzekin etorri da aurtengo gazta eta sagardo berriaren aurkezpen publikoa 23.03.14 - 00:26 - ION MUÑOA | ZERAIN. Duela bi urte Zerainen martxan jarritako 'Gazta eta sagardoaren mendia' ekimenaren baitan, atzo eguerdian aurkeztu zuten urteko gazta eta sagardo berria. Aurtengo ekitaldia Garoa gaztandegian, Jon eta Martina artzainen gaztandegian, hasi zen goizeko 11etan. Izan ere, artegiaren ondoan katagune dotorea prestatu berri dute artzain gazteek. Kanpotik datozen bisitariei euren produktuak erakusteko eta dastatzeko aukera emango dien txokoa inauguratzeko herritarrei erakutsi nahi izan zieten lehenengo. Artzainen bizimodua eta produktuak gertutik ezagutzeko aukera egongo da aurrerantzean, herri sarreran dagoen gaztandegian. Handik kultur etxera igo, eta aurkezpen ekitaldiak aurrera jarraitu zuen. Eta lehenengo partean, aurtengo beste nobedade bat aurkeztu zen: artzaintzari buruzko dokumental laburra. Zeraingo artzainen bizimodua oinarri hartuta, bisitariei erakusteko artzaintzari buruzko ikus-entzunezko ederra sustatu du 'Zerain Dezagun' Fundazioak. Bideoaren ondoren, aurtengo gonbidatu nagusiak, Nikolas Segurolak, Arantzazuko Artzain Eskolako arduradunak, hitzaldi labur batean artzainei eta ardiei buruzko azalpen argi eta atsegina eskaini zuen. Haren ondotik, Amaia Zubeldia, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko turismo arduradunak, 'Sagardoa biziz' ekimenaren barruan Zeraingo Otatza eta Oiharte sagardotegiek izango duten lekuaz hitz egin zuen, eta sagardoaren kultura azpimarratu zuen. Jarraian, Zerain Dezagun Fundazioko Andoni Alustizak herriko artzain eta sagardogileen lana publikoki aitortu, eta etorkizunera begira zeinen garrantzitsuak diren azpimarratu zuen. Azkenik, herriko zerbitzu turistikoak kudeatzen dituen Aldabe kooperatibako Aitziber Makazagak Zerainen aurrerantzean eskainiko diren produktu turistiko berriez hitz egin zuen. Museoaren bisitarekin batera gazta eta sagardoaren katak egin ahalko dira aurrerantzean asteburuetan, museo ondoan atondu duten Gozagunean; eta taldeentzat gaztandegi eta sagardotegietan bisita gidatuak eta katak egiteko aukera ere egongo da. Gonbidatuen hasierako hitzen ondoren, Nikolas Segurolak zatitu zuen aurtengo gazta berria, eta baita botilaratu berri den sagardoa ireki ere. Ondoren, ekitaldira gerturatuko herritar nahiz kanpokoek gazta eta sagardoa probatzeko aukera izan zuten. Gazten artean, Jon eta Martinaren Garoa, Basazabalgo gazta, Olabidekoa eta Milagrosena dastatzeko aukera izan zen. Guztiak ere oso-oso kremosoak eta berriak daude oraindik, baina zapore apartekoak. Sagardoari dagokionez, Oiharteko sagardoa, kortxo-eskantziadore berriduna, eta Otatzako uzta probatu ahal izan ziren.