Muchas actividades en Igartubeiti en el mes de marzo
Descripción
Museos / Igartubeiti / actividades / marzo / talleres para las familias / barrikote / bertsos / Ezkio-Itsaso
barrikote bertsolarismo evento ezkio itsaso caserio museo igartubeiti marzo museo
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-03-01
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005567
Texto completo
Familientzako tailerrak, Barrikotea eta bertsoak izango ditugu hilabete honetan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoan. Ekintza desberdinak aurrera eramango dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan martxoan zehar, hauen artean familientzako tailer bereziak eta urtero ospatzen den Barrikotea izango ditugularik. Bi izango dira familiei zuzendutako tailerrak, hilaren 8an eta 22an aurrera eramango direlarik. Lehenengoa, hurrengo astean ospatuko dena, «Ehundu historia telarean» izango da, honetan haurrek garai batean linuzko hariak nola ehuntzen ziren ikusiko dute, telarea bisitatuz, eta honetaz gain telare bat egingo dute beraiek, eta bertan ehundu. Bigarrena «Igartubeitiko pertsonaiak» izango da. Honetan, Igartubeitiko pertsonaiak ezagutuko dituzte parte hartzen duten haurrek, eta hauen inguruko txotxongiloak prestatzen hasiko dira, hurrengo tailerretan jarraitzeko. Tailerrek 3 euroko prezioa dute, Famili Txartelarik deskontuak daudelarik, eta hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni da, kopurua mugatua izaten delako. Izena emateko, 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbide elektronikora idatzi. Barrikotea Aurten ere urrian egindako sagardo gozoa dastatzeko aukera zabalduko digute Igartubeitikoek, Barrikotearekin batera Martxoan Bertsoak-eko kanporaketa bat ospatuz. Hau martxoaren 15ean arratsaldean izango da, trikitilariak, mokadua eta giroa ere faltako ez direlarik.