Sagardoaren lurraldea

"Se han perdido muchas palabras en torno a la sidra; hemos recuperado esas palabras"

publicaciones evolución diccionario miel joxe astarbe museo sidra sagardoetxea urkiri salaberria

Ficha

  • Autor: Ekaitz Agirre
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2009-01-28
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000556

Texto completo

Txotx denboraldian murgiltzeko bide egiten du ‘Sagardoaren hiztegia’liburuxkak; 500 hitz bildu eta haien definizioak idatzi dituzte. «Sagarrondoaren fruitua, biribila, mami sendokoa eta urtsua; jateko edo sagardoa egiteko erabiltzen da». Miel Joxe Astarbek sagardoa ekoitzi ahal izateko ezinbestekoa den sagarraz emandako definizioa da, Sagardoaren hiztegia liburuaren azaletik hartua. Urte luzez sagardoarekin lotura duten hitzak biltzen jardun du Astarbek, eta osatutako zerrenda Astigarragako Sagardoetxearen eskutik argitaratu du. Urkiri Salaberria izan du bidelagun hiztegia lantzen. Sagardo denboraldia abiatu berri dela baliatuta, sagardogintza ardatz duten hitzen ondarean sakontzeko modua da hiztegia. Bostehun hitz guztira, tartean Antton Olariagaren ilustrazioek osatuta. Hiztegia ez du egun batetik bestera hezurmamitu. Astigarraga aldizkarian sagardoari lotutako ehun hitzen zerrenda argitaratu zuen Astarbek, 1983an. Manuel Astarbe aitonak eta Jose Maria Astarbe aitak erakutsitako hitzak ziren gehienak, eta sagar mota desberdinen zerrenda ere bazekarren. Orduko hitzen bilduma txiki geratu zen urteen joanetorriarekin. Gau eskoletan lantzeko zerrenda berritu bat osatzea proposatu zioten AEKkoek, eta horrek bultzatuta berrekin zion bildumari. Ia urte eta erdiko lana izan du, batean eta bestean arakatuz; liburuetan, aldizkarietan, herriz herri eta baserriz baserri. Lan horren guztiaren emaitza da Sagardoaren hiztegia. «Bildutako hitz zaharretako asko ez dira erabiltzen, galdu egin dira. Etnologiak terminologia berria sortu du azken 30 urteotan, eta horiek ere aintzat hartu ditut», argitu du Astarbek. Hitz berrietako asko, ordea, arrotzak zaizkio. «Aurtengo sagardoa freskoa dela esaten ari dira. Zer ote da hori? Etnologoek sortutako hitza da, sagardoa beti baita freskoa. Hitz hori, adibidez, ez dut sartu». Hitz bat gehiago hiztegiari gehitzeko. Eta ez da bakarra. Hiztegia kalean dagoenetik beste hamar edo hamabiren berri izan du egileak. «Zapiain sagardotegikoek galdetu zidaten ea agostoketak hitza sartu ote nuen. Sekula entzun gabea nuen nik, eta sagardoa egiten hasteari erreferentzia egiten dio hitzak; ‘agostoketan hasi beharra ziok’ esaten zuten, abuztuan sagardoa egiten hasi behar zela adierazteko», argitu du Astarbek. Astigarragan eta inguruetako herrietan ez ezik, Mutrikun eta Hondarribian erabiltzen dituzten hitzak daude Sagardoaren hiztegian. «Herri bakoitzean hitz bat erabili daiteke gauza berari erreferentzia egiteko, eta Astigarragan bertan ere auzoen artean aldeak ikusi ditut». Galdutako hitzak Hiztegia bost ataletan banatu du, eta haietako bakoitzak sagardoa ekoizteko prozesuaren une bati egiten dio erreferentzia. «Sagarrak bost hazi izaten ditu normalean, eta horrekin ere badu lotura », zehaztu du. Bostehundik gora hitz bildu ditu hiztegian, eta, definizioekin batera, Antton Olariagaren marrazkiek biribildu dute lana. Lehenengo atalak Sa Sagastia, Sagarra, Biltzea du izenburua, eta prozesuaren lehen zati horri lotutako terminoei egiten die erreferentzia. Bigarrenari Dolarea, Patsa, Zanpatzea deitu dio, hirugarrenak Upela, Muztioa, Irakitea titulua du eta laugarrenak sagardoa edateari egiten dio erreferentzia. Herri baten erroak du izena hiztegiaren azken atalak. Dolarea, zipotza, upelategia, upela… mutil koxkorra zenetik gertukoak ditu Astarbek. «Hitz asko galdu egin dira, eta galduko dira. Kaxkabel eta fuertatxo, adibidez ». Horregatik, euskarazko ondare horren lekukotza ere bada hiztegia. Kaxkabel «edaleek sagardoari ematen dioten izena» da; fuertatxo, berriz, «patsaren azken estualdietan isurtzen den zukua ». Beste hitz askoren esanahia aldatu egin da belaunaldi aldaketarekin. «Pentsa, txotx hitza aspaldikoa da. Ziria da txotxa, baina gaur egun beste adiera bat ematen diogu, beste esanahi bat hartu du. Ez da galduko txotxhitza», dio. Baserriko semea izaki, upel artean jolas eginda ikasi zituen izen gehienak. «Komeniko litzateke Astigarragarekin egin dugun gisan, beste herri batzuetan ere antzekoa egitea», iritzi dio Miel Joxe Astarbek. «Aurtengo sagardoa freskoa dela diote, baina sagardoa beti izaten da freskoa» «Herri bakoitzean hitz bat erabiltzen da gauza berberari erreferentzia egiteko» GSagardoaren hiztegia pEgileak.Miel Joxe Astarbe eta Urkiri Salaberria. pOrrialdeak.84. pIlustrazioak.Antton Olariaga. pEdizioa.Sagardun Partzuergoa. pSalneurria.5 euro. sagardoetxea.comwebgunean edo Sagardoetxean.