Actividades “Sagarretik kupelera” en sidrerías
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / sidra / Añota / Iparragirre / Petritegi / Sagarretik kupelera / Saizar
ocio experiencia turística sidrería iparragirre sidrería petritegi sidra manzana de la manzana al tonel sidrería saizar turismo
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-10-10
- Clasificación: 4.2. Otras experiencias
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005549
Texto completo
Udazkena iritsi berritan, garai garrantzitsua da gure sagasti eta sagardotegientzat. Sagarra bildu eta sagardoa egiten hasteko garaia da, erabaki garrantzitsuak hartzeko garaia, eta neurri batean gozatzeko garaia ere bai, sagar eta muztio berriarekin. Garai honen garrantzia bistara atera eta sagardotegiek egiten duten lana ezagutzera emateko “Sagastitik Kupelera” ekimena antolatu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, zenbait sagardotegik egunotan eskainiko dituzten ekitaldiak bilduz. Lau sagardotegi izango dira egitarau honetan parte hartuko dutenak, sagarraren, muztioaren eta sagardoaren inguruko ekitaldiak jendeari eskainita. Jendeak bertan izena emateko aukera izango du sagardotegietara deituta. SAGAR, MUZTIO eta SAGARDO DASTATZEA IPARRAGIRRE SAGARDO GUNEAN Noiz: Urriaren 10ean. Ordua: Arratsaldeko 8etan. Non: Hernaniko IPARRAGIRRE sagardotegian (Kata gunean). Osiñaga auzoa, 10. Deskribapena: Sagar mota desberdinak, muztio mota desberdinak eta sagardo mota desberdinak dastatu ahal izango dira Juan Zuriarrain enologoak gidatuta. Izen ematea Iparragirre sagardotegian: 943 55 03 28 (Plaza mugatuak dira – Prezioa: 12 €). ATE IREKIEN EGUNA PETRITEGI SAGARDOTEGIAN Noiz: Urriaren 26an. Ordua: Goizeko 11etatik eguerdiko 13:30etara. Non: Astigarragako PETRITEGI sagardotegian. Petritegi baserria 8, Petritegi bidea. Deskribapena: Sagarra biltzetik hasi, sagarra dastatu, muztioa egin eta dastatu eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, prozesu guztia ikustearekin batean. Jendeak sagarra eta sagardoa nola egiten den ikasteko aukera izango du. Petritegiko sagastian hasiko da eguna. Informazio gehiago: 943 45 71 88 / www.petritegi.com/es UROLA GUSTAGARRI II AÑOTA SAGARDOTEGIAN Noiz: Urriaren 26an. Ordua: Eguardiko 12:00etan. Non: Azpeitiko AÑOTA sagardotegian. Elosiaga auzoa, 434 ctra. Urraki Deskribapena: Urolako ekimen gastronomikoetako bat Añota sagardotegian egingo da. Sagardoaren elaborazio prozesua ikusteko aukera izango da sagardotegian bertan, dastatze eta mokadutxo batekin. Bisitariek etxeko sagar mota ezberdinak ikusi eta sagardoa kupelera iritsi bitarteko prozesua ikusi ahal izango dute. Prezioa 8,00€. Informazio gehiago eta erreserbak: 943 81 20 92 SAGAR EZBERDINAK DASTATZEN SAIZAR SAGARDOTEGIAN Noiz: Azaroan. Ordua: Zehazteko. Non: Usurbilgo SAIZAR sagardotegian. Kale-zahar auzoa, 39. Deskribapena: Bertako sagar desberdinak dastatu ahal izango dira eta baita Frantziatik ekarritako zenbait sagar mota ere. Saizar sagardotegian bertan egingo da sagar dastatzea Fernando Vadillo enologoak gidatuta. Izen ematea SAIZAR sagardotegian: 943 36 45 97.