Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea-Euskaltegis: Propuesta para una jornada

ocio astigarraga acción proposición para jornada material didáctico museo sagardoaren hiztegia sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: HABE
  • Fecha: 2009-02-05
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000554

Texto completo

Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jartzen dugu, 2009. ikasturterako eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea. Hala, Sagardoetxeak ekintza honi ekitea proposatzen die euskaltegiei, ondoko etapetan banatuta: Euskaltegian Euskal Herriko sagardoa eta sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa euskaltegiek garatu beharreko jardunaldien bidez, eta Sagardoetxeako web orriak biltzen duen informazioa edo material didaktikoa (sagardoaren hiztegia eta sagarrarekin jolasean liburuxka) oinarri hartuta. Mintza-praktika Sagardoetxean. Sagardoaren elaborazio prozesuaren azterketa praktikoa egingo da Sagardoetxeako instalazioetan barrena egindako bisita gidatu baten bidez (sagastia, museo-gunea eta dastalekua ikusiko dira), eta honek, sagardo munduko hitzak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango digu. www.sagardoetxea.com-en idatzizko praktika. Sagardoetxeak bere web atarian ikasleek praktika idatzia jorratzeko aukera ematen duen foro zehatz bat dauka, bertako edukiak ikastetxe desberdinetako irakasleek jartzen dituzten arauen arabera garatuko direlarik. Jarraipena. Prozesu guztiaren jarraipena Sagardoetxeako teknikariek egingo dute, bai museoari dagozkion gaietan eta baita elaborazio prozesuari dagozkionetan ere. Heziketa eta pedagogia jarraipena, Bestalde, euskaltegietako tutore eta irakasleek egingo dute, prozesu zehatzak eta garatu beharreko programak finkatuta. Tarifak: Sagardoetxea-Euskaltegiak proposamenaren prezioa: Euskaltegiko prestaketa Material didaktikoaren banaketa Mintza-praktika Sagardoetxean (bisita gidatua, GozoGozo produktuen dastaketa eta sasoiari dagokion jarduera) Web orriko idatzizko praktika Jarraipena Prezioa 3,50 euro pertsonako