Imprescindibles de la fiesta Sagar Uzta
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / sidra /primer mosto de manzana / Astigarraga / XIV. Sagar Uzta / degustación / feria de la manzana
ocio publicaciones astigarraga degustación evento fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardoaren lurraldea manzana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-09-25
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005537
Texto completo
Sagar Uztak hamalaugarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana. Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak irailaren 25, 26, 27 eta 28an ospatuko dira jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Festan ez galtzekoak: 1. Sagarraren azokan buelta bat eman eta sagarren erakusketa, herriko baserritarren produktuen salmenta eta saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak ikusi. 2. Edalontzi bat erosi eta sagardogile ezberdinen sagardo dastaketaz gozatu. 3. 2014 uztako lehen muztioaren elaborazio prozesu tradizionala ikusi: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 4. 2014 uztako lehen muztioarekin topa egin. 5. Haurrak animatu sagargintza proban: kizkiarekin sagarrak bildu beharko dituzte bi zaku bete arte eta leran garraiatu. Berrikuntzak: 1. Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko “I. Sagardobide Erronka” errelebo proba. Aurten parte-hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. 2. “Sagar motak ezagutuz” Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko familiarteko mendi-buelta, bertan Santiagomendiko sagastietako sagar mota ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango delarik.