Concurso de tarta de manzana
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / concursos / manzana / tarta de manzana / Sagar Uzta / Astigarraga
ocio publicaciones astigarraga evento concurso fiesta de la manzana tarta de manzana sagar uzta sagardoaren lurraldea manzana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-09-24
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005521
Texto completo
Irailaren 28an XIV. Sagar Uztako Sagar Tarta Lehiaketa ospatuko da Astigarragako baserrien laguntzarekin. Lehiaketa 12:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko delarik tartak entregatzeko epea. Jarraian epaimahaiak tartaren zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta sagar tartaren tamaina baloratuko ditu. Oinarriak: 1. Nahi duenak parte hartu dezake lehiaketan. 2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 28an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian. 3. Parte-hartzaile bakoitzak sagar tarta bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 pertsonentzakoa izango da. 4. Tarta prestatua ekarri beharko da eta irailaren 28an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian aurkeztu beharko da. 5. Tarta guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du tartari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko. 6. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena baloratuko ditu. 7. Tarta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik. 8. Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak tartak dastatzeko aukera izango du. 9. Guztira 2 sari egongo dira: bertako baserrietako produktuez osaturiko loteak. 10. Sariak irailaren 28an emango dira 14:00etan XIV. Sagar Uzta jairako antolaturiko ekintzetan. 11. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.