Sagardoaren lurraldea

Cata guiada de queso Idiazabal

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / gastronomía / Astigarraga / D'Elikatuz / cata / queso / Idiazabal / Sagar Uzta

ocio publicaciones astigarraga degustación d'elikatuz evento gastronomía queso idiazabal fiesta de la manzana sagar uzta sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005519

Texto completo

Sagar Uzta egunean Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua ospatuko da Astigarragako Foru Plazan Ordiziako D’Elikatuz Zentroa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean. Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldearen arteko harremana sendotzeko eta bi lurralde hauetako kultura eta tradizioan oinarrituriko dastaketa gastronomikoa eskaintzeko helburuz, irailaren 28an, igandea, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua egingo da XIV. Sagar Uztaren barruan. Dastaketa hau, haur eta helduei zuzendua dago eta usaimena, ukimena eta dastamenaren zentzumenak esnatu nahi ditu gazta ezberdinak dastatuz eta bakoitzaren ezaugarriak aztertuaz modu didaktiko eta ludikoan. Ordutegiak eta adinak: Irailak 28 11:00-11:30: 8-10 urteko haurrak. 11:45-12:15: 10-12 urteko haurrak. 12:30-13:00: Helduak. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com