Sagardoaren lurraldea

Calendario práctico de actividades en el manzanal: octubre, noviembre y diciembre

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / manzanal / otoño / actividades

publicaciones actividades sagardoaren lurraldea manzana manzanal otoño

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-10-10
  • Clasificación: 1.4. manzanal
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005517

Texto completo

Datozen hiru hilabeteetan sagastiak bere fruituak emango dizkigu eta apurka-apurka bere jarduera begetatiboa motelduko du, erabat gelditu arte, geldialdi begetatiboan sartuz. Egin beharreko lanak hauek dira: URRIA ARBOLEN FORMAZIOA Aurten hilabete honetan zehar sagar gehienak jasoko dira. Uzta noiz egin erabakitzeko hiru sistema ezberdin erabili ohi dira, sagarren heldutasuna neurtzeko: - Mamiaren gogortasuna neurtuta, penetrometro baten bidez. - Azukrearen kantitatea neurtuta, refraktrometro baten bidez. - Almidoiaren erregresioa neurtuta, sagarrak zehatz moztu eta iodoarekin bustita. GAITZAK ETA IZURRITEAK Sagar arraren hirugarren belaunaldiaren bukaeran izango gara. Arrek kapullo bat sortuko dute bere barrenean negua igarotseko, bai enborren zirrikitueten, bai egurra zaharren zuloetan. Armiarma gorrien neguko errunaldia amaieran dago. Arrautzak bi geruzek babestuta daude, negua arazorik gabe igarotzeko. Horregatik, garai honetan haien kontrako tratamendurik egitea alferrik da. ONGARRIKETA Uzta amaitzerakoan hostoetako ongarriketa bat egitea komenigarria da, arbolen erreserbak betetzeko eta horrela begi lore onak izateko. Boro, Zink eta Nitrogenoz aberatsak diren ongarriak erabili. AZAROA ARBOLEN FORMAZIOA Uzta bukatu da eta hostoak erortzen hasten dira. Arbolak sustraietatik azken elikagaiak hartuko ditu. Garai honetan ez zaio ezer egiten arbolari. GAITZAK ETA IZURRITEAK Kobre tratamendu bat egiteko garai onena da. Horrela, ahal den neurrian, onddo txar batzuez garbituko dugu arbola. Adibidez gorrina, monilia, zurina, txankroa, fitoftora… Kobrea produktu bakterizida bat dela ere oroitu behar da. Fitoftora edo lepo usteldura izanez gero, sustraien goiko aldea zuritu behar da eta kobrez “margotu” brotxa bat erabilita, txerto punturaino. Gero, lurrarekin estali berriro. ABENDUA Arbolak landatzeko asmoa badugu eta lurra prestatu gabe badugu, orain egin beharko dugu, lurra egoera onean aurkitzen bada noski. Egin beharreko lanak hauexek dira: - Lurzorua garbitu. - Ur gehiegi izanez gero: drainatze lanak egin. - Subsolatu. - Lurpeko ongarriketa. - Errotaitzurra pasa. ARBOLEN FORMAZIOA Inausketaren hasiera da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Arbola helduetan fruktifikazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Arboletan geratu diren fruituak lurrera botako ditugu ahal den neurrian, bere deskonposaketa errazteko. Txankroz beteriko adarrak mozten baditugu, sagastitik aterako ditugu, hurrengo udaberrian infekzio iturri bat ez izateko. ________________ Iturria: Sagardoaren Lurraldea Boletina 36 Egilea: Aitor Etxeandia – SAGARLAN S.L.