Sagardoaren lurraldea

Ambiente inmejorable en la excursión realizada el sábado por 25 vecinos de la localidad

ocio astigarraga degustación acción caserio museo igartubeiti museo sagardoetxea sidrería

Ficha

  • Autor: Miryam Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2009-02-18
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000551

Texto completo

Sagardo kata desberdinak, azalpenak, bazkaria... eta giro ezin hobea. Aspalditik antolatuta zuten Igartubeiti Baserri Museokoek Sagardoetxera bisita eta pixkanaka jendea izena ematen hasi zen beharrezkoa zen kopurua lortuz. Bidaia baina pare bat egun lehenago 20 lagunek parte hartu behar zuten txangoan baina azkenean, larunbata honetan goizean 25 ezkioitsasotarrek autobusa hartu zuten Sagardoetxerako bidean. Bertara heldu eta lehenengo sagastira bisita gidatua egin zuten. Bertan gidariak herritar pare bat jarri zituen bertan lanean sagarrak zanpatuz, lagunak ondoan begira zeudelarik. Ondoren, museoan sagar motei buruz eta sagardoaren elaborazioari buruzko azalpenak eskaini zizkieten. Dena behar bezala ulertu eta sagardo, sagar zuku eta likore kata aurrera eraman zen bertan, nola ez giro ezin hobean eta txorizo eta gazta pintxoez lagunduta. Amaitzerakoan, Lizeaga sagardotegira hurbildu ziren, non gidariak bere sagastiak, sagarrak garbitzeko gunea eta sagarra jotzeko makinaria berriak erakutsi zizkien. Ondoren sagardotegian bere aitonaren gorabeherak kontatu zien bertaratutakoei, honek kupelak egiten baitzituen; sagardotegian dituzten zenbait kupel berak eginak dira. Bertan berriro ere sagardo kata gidatua eskaini zien, hiru kupeletatik sagardoa dastatuz. Gustu desberdinak azaldu ziren orduan, batzuentzat kupel bateko sagardoa bestea baino hobea zelaz solasean ibili zirelarik. Orduan, gosearekin zeudenez, bazkaltzeko momentua heldu zen: txorizo egosia, makalau tortila, makalaua piper berdeekin, txuletak, gazta, menbriloa, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarriloak postre gisa. Nola ez, dena sagardoaz lagunduta. Sagardotegietan kaferik ematen ez dutenez, autobusa hartu zuten 25 ezkio-itsasotarrek eta Astigarragara, herrira, joan ziren honen bila. Bertan kafea hartu eta itzultzeko bidea hartu zuten. Giro ederrean eta oso ondo pasa zuten eguna!