Txotx!
Descripción
Sidra / temporada del txotx / sidrerías / Hernani / la fiesta se convierte en un mal sueño / adopción de medidas
hernani sidra sidrería temporada del txotx
Ficha
- Autor: Ane Iztueta
- Fuente: Gaztezulo
- Fecha: 2014-02-01
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005490
Texto completo
Urtero bezala, aurten ere sagardotegi garaia iritsi da Hernanira. Bapo jan eta edateko irrikitan izango dira hainbat sagardozale eta, aldi berean, maiatza ahalik eta azkarren iristeko desiratzen egongo dira beste hainbat. Izan ere, batzuentzat festa diren hilabete hauek amesgaizto bilakatzen dira beste batzuentzat. Hasteko, ezin uka daiteke Euskal Herriko sagardotegi eta tabernariek etekin polita ateratzen dutela denboraldi honetan. Asteburuetan bereziki, ostalariek poltsikoak bero-bero izaten dituzte. Gainera, sagardotegira joatea parranda egiteko eta kuadrilarekin biltzeko aukera ezin hobea dela argi dago. Baina txotx denboraldiaren abantaila horiek belztu egin daitezke zenbait hernaniarren ikuspegitik begiratuz gero. Garai hau iritsi bezain pronto, kaleak zalapartaz betetzen dira astebururo. Jendea goizetik hasten da poteatzen eta iskanbila ateratzen. Hala ere, benetako arazoa gauarekin batera heltzen da. Kardaberaz kalea mozkorrez betetzen da, eta baten kantuak eta bestearen oihuak tarteko, bizilagunen loa kolokan geratzen da. Jakin nahiko nuke zer madarikazio klase botatzen dituen goizeko seietan jaiki eta lanera joan behar duenak, oraindik zenbait festazalek mozkorkeriatan jarraitzen duten bitartean. Bestalde, sagardotegi denboraldiak zalapartaz gain, zikinkeria ere ekartzen du Hernanira. Jendeak ez du errespetu handirik erakusten herriaren garbitasunarekiko, eta botila hautsiak nahiz edalontzi mordoa ikus daitezke kaleetan. Hori nahikoa ez, eta kalean nabaritzen den pixa usaina ez da edonolakoa. Eta pixa zorrotak kale izkinetan badaude, gaitzerdi! Ez dira eta gutxi etxeko atarian pixa usain nazkagarriarekin topo egiten dutenak. Laburbilduz, txotx garaiak ez du zapore bera izaten denon ahotan. Hernaniko kaleen eta bizilagunen ongizaterako zenbait neurri hartu beharko liratekeela deritzot. Gogoan eduki behar da parranda egiteak ez duela esan nahi gainerakoak errespetatu behar ez direnik. Besterik gabe, sagardotegi denboraldi berria ongi etor dadila. Gozatu, baina ez pasa.