“Urumea, sagardoaren ibaia” – Actividades de Olatu Talka
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / cultura / sidra / sidrerías / ala / Albaola / Petritegi / Lizeaga / Donostia / Olatu Talka / Petritegi / Urumea
ala albaola publicaciones donostia evento cultura sidrería lizeaga olatu talka sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sidrería urumea
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-05-21
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005460
Texto completo
Aurtengo Olatu Talka jaialdiarekin batera, “Urumea, Sagardoaren Ibaia – Ala eta Portua” proiektua martxan jarriko da eta Donostiako portuan alaren eraikuntzari hasiera emango zaio beste hainbat jarduerarekin batera. Egitaraua: Maiatzaren 24, larunbata - 10:00 – 14:00: Alaren eraikuntza Donostiako portuan, lonja. Bertara gerturatzen denak, untzi eraikuntza tradizionalarekin gozatu ahal izango du. Gainera, ala, Urumea eta Petritegi eta Lizeaga sagardotegien historia eta beraien arteko lotura ezagutu ahal izango du. - 16:00 – 20:00: Alaren eraikuntza Donostiako portuan, lonja. Maiatzaren 25, igandea - 11:30 – 14:00: Alaren eraikuntza Donostiako portuan, lonja. Goizean zehar Emakume saregileak. - 14:00 – 14:30: Idi pareak karreto-barrika eramango du Donostiako portuko lonjatik Easo kaleraino, bazkari herrikoiari deia eginez. Karretobarrikak, garlia sagardoz beterik eramango du Easo kalean jendeari eskaintzeko. - 14:30: Bazkari herrikoia. - 16:00 – 20:00: Alaren eraikuntza Donostiako portuan, lonja. Ekainaren 1, igandea (Ziklobia) Egun guztian zehar, jarduera ezberdinak Sagardoaren Ibaia izeneko gunean: - Musika kontzertuak. - Alaren erakusketa: ala amaituta ikusi ahal izango dugu, eraikuntzaren argazkien erakusketarekin batera. Ala, Urumea eta Lizeaga eta Petritegi baserrien historiari buruzko informazioa zabalduko da. - Bolo eta toka jokoa: Euskal Bolo eta Tokaz gozatu ahal izango da, edonork parte hartu izango duelarik. - Piknik gunea. - Taberna: sagardoa formatu ezberdinetan (botila, botila txikia, kupela), ura eta pintxo beroak eskainiko dira.