Sagardoaren lurraldea

El 26 de julio se celebrará Santa Ana, el Sagardo Eguna de Astigarraga

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidra / Astigarraga / degustación / prueba de bueyes / Sagardo Eguna / Santioak

astigarraga degustación prueba de bueyes sagardo egunak sidra santa ana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-07-10
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005452

Texto completo

Santa Ana egunean (Uztailak 26) XXXIX. Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek beren sagardoa eskainiko diete bisitariei. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da. Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar. Aurreikusitako egitaraua honakoa da: 09:30 Zubietako Joaldunak. 10:00 XIV Iker Ruizen oroimenezko 3×3 SASKIBALOI TXAPELKETA kiroldegian Mundarro elkarteak antolatua. Sariak 18:00etan banatuko dira. Santa Ana eguneko jarduerak Foru plazan: 11:30 - Sagardo dastaketa. - EUSKAL HERRIKO GAZTAGILEAK: artisauen erakusketa eta salmenta. - DI DEMA 1.700 kiloko harriarekin. 12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre. 13:45 Herriko gazte baten aldeko kontzentrazioa Foru plazan. 14:00 GAZTE KALEJIRA dultzaineroekin Foru plazan hasita. 14:30 - GAZTE BAZKARIA txosnako karpan. - Sta. Anako BAZKARIA. Txartelak uztailaren 19 arte salgai Ikatza eta Zipotza tabernetan. 17:00 SUGARRI SHOW FANFARREA. 18:00 - HERRI KIROL JAIALDIA Foru plazan: gazteen arteko baso-lanetako probak eta herriko auzoen arteko norgehiagoka Goldea eta Zipotza elkarteek antolatua. - BINGOA Galtzaur elkartean. 20:00 - Musika eskolako EIRA taldea Joseba Barandiaran plazan. - HEGALUZE PINTXOAK eta Gernikako piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran plazan. 22:30 TAST DE FOC, tinbal eta su ikuskizuna Kataluniako Diables Vacarisses taldearen eskutik Foru plazan. 23:30 SKASTI taldea Joseba Barandiaran plazan. 01:00 ZERRIEN LIRIKA eta TRAKETS taldeak txosnaren karpan Gazte Asanbladak antolatua.