Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren Hiztegia: hecho con manzanas y sabores de las manzanas

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / argitalpenak / gastronomía / sidra / manzana / de buen sabor / Diccionario de la Sidra / sabores / hecho con manzanas

publicaciones gastronomía diccionario cultura sidra sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-07-03
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005448

Texto completo

Sagarrekin egina: - Likore: Edari bizia, hainbat gai destilatuz, beratuz edo nahasiz ateratakoa, eta alkohola, ura, gai aromatikoak eta azukrea osagai dituena. - Mahaiko sagar: Gordinik jateko aproposa den sagarra. - Pattar: Ardoa, sagardoa, edo beste zenbait gai destilatuz ateratzen den edari bizia. - Patxaka: Sagar makatza anisean beratuz egiten den edaria, patxaranaren antzekoa. - Sagar erre: Labean egositako sagarra. - Sagar erregina-jele: Edari tonifikantea. - Sagar karamelutu: Karamelu gorriz estalitako sagarra, makila baten muturrean jarrita jaietan saltzen dena. - Sagar-dultze: Sagar eta azukrearekin egindako pasta gozoa. Gazta eta intxaurrekin jateko aproposa. - Sagar-jele: Sagarrekin egindako jelea. - Sagar-konpota: Sagarra eta azukrea egosiz egindako gozoa. - Sagar-kruxpeta: Sagarrekin egiten den kausera. Kauserak opil modukoak dira, eta gari-irin, arrautza, esne eta azukre izpi batez egindako orea koipetan frijituz egiten dira. - Sagar-likorea: Sagardo destilatua sagarrekin beratuz egindako edari bizia. - Sagar-muztio egosi: Muztioa jarabearen testura hartu arte egosiz lortzen den kontzentratua. - Sagar-muztio gasdun: Sagar-zukuari gasa gehituz egindako edaria. - Sagar-orejoi: Sagar lehortua. - Sagar-pastela: Sagar, arrautza, gurin, azukre eta gari-irinarekin egindako pastela. - Sagar-tarta: Ore hautsia, pastel-krema, sagar xerratua eta abrikot-konfitura erabiliz egindako tarta. - Sagar-zuku: Sagarra zukutuz egindako edaria, gozoa eta alkoholik gabea. - Sagarzale: Sagarra jateko zaletasuna duena. - Zizar-sagar: Ondo heldu gabeko sagarra, arbolatik garaia baino lehen erortzen dena. Sagarraren ahogozoak: - Basitu: Ik. irintsu. - Garratz: Ahoan halako laztasuna eta mintasuna eragiten edo sentiarazten duena. Gazi-geza eta nahiko lehorra; ahoan azidotasuna nabaritzen da, batez ere mingain ertzetan. pH baxukoa. - Gazi: Azidotasun nabarmena duena. - Gazi-garratz: Gazi eta garratzaren nahasketarekin sortzen dena. - Gazi-geza: Gazi eta gezaren nahasketarekin sortzen dena. - Gazi-gozo: Gazi eta gozoaren nahasketarekin sortzen dena. - Geza: Gazi gutxikoa edo gabekoa dena. Zapore motela, bizitasun gutxi duena. PH altukoa. - Geza-garratz: Geza eta garratzaren nahasketarekin sortzen dena. - Geza-min: Geza eta minaren nahasketarekin sortzen dena. - Gozo: Azukrearen edo eztiaren ahogozoa oroitarazten diguna. - Gozo-garratz: Gozo eta garratzaren nahasketarekin sortzen dena. - Irintsu: Sin. Basitu. Irinaren testura duena. - Mikatz: Behazunaren antzeko ahogozo desatsegina duena. Min lehorra, astringentea. - Min: Ahoan eta mihian halako erredura edo berotasun sentsazioa sortzen duena. - Urtsu: Ur asko edo gehiegikoa. ________________ Iturria: Sagardoaren Lurraldea Boletina 35 Egilea: Miel Joxe Astarbe eta Urkiri Salaberria (Sagardoaren Hiztegia)