Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea y Sagardoaren Lurraldea, abriendo nuevos mercados

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / museos / sidra / sidrerías / Ayuntamiento de Astigarraga / periodistas / Bereziartua / Petritegi / Sagardoaren Lurraldea / Sagardoetxea / mercado americano / Zapiain

publicaciones sidrería bereziartua museo sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrero sidrería ayuntamiento sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-08-25
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005416

Texto completo

EEBBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzako merkatu berriak ireki ahal izateko harremanak estutzeko helburuz, abuztuaren 27 eta 28an Astigarragako Udalak, Sagardoetxeak eta Sagardoaren Lurraldeako sagardotegi batzuek EEBBetako ospe handiko idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen bisita jasoko dute. EEBBetako aukera komertzialek, euskal sagardoaren sektorea eta sagardo asturiarrarena elkartzea ahalbidetu dute preskriptore amerikarren bisita profesionala antolatu ahal izateko. Merkatu iparamerikarrean dagoen sagardo asturiarra eta euskaldunarenganako ezjakintasuna arindu daiteke herrialde hartako idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen eraginez, eta horiek dira bidaiara gonbidatuen pertsonen profilak. Egitaraua: Asteazkena, abuztuak 27 13:15-14:15 Taldeari harrera Sagardoetxean, alkatearen hitzaldia eta Sagardoetxeako sagastira bisita. 14:30-18:30 Bisita eta bazkaria Petritegi sagardotegian. 19:00-23:00 Bisita eta afaria Bereziartua sagardotegian. Osteguna, abuztuak 28 09:00-12:00 Bisita eta bazkaria Zapiain sagardotegian. Bidaiaren antolatzaileak: - Eduardo Vazquez Coto, “Cider Guerrilla” blog-aren arduraduna. Urteak daramatza ekoizle, idazle eta Iparamerika eta Europako sagardoaren uztarturiko beste pertsona batzuekin proiektu ezberdinetan elkarlanean. - Begoña Medio, azken urteotan sagardoa eta turismoaren garapen teknikoan lanean ari da sagardoa Asturias-era joaten diren turistei gerturatzeko proiektuak sortuz. Gaur egun esportaziorako partzuergo asturiar bateko ordezkaria da EEBBetan. Laguntzaileak: - Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa. - Astigarragako Udala. - Sagardotegiak: Bereziartua, Petritegi eta Zapiain.